Albisteak

Pekinen bizitakoen eguneroko poetikoa argitaratu du Beatriz Chivitek

Asteazkena, 2017-04-26

Pekineko kea izeneko poema-liburua kaleratu du Beatriz Chivite Ezkietak (Iruñea, 1991), Pamiela argitaletxearen eskutik. Orain dela sei urte hiri horretan bizi izan zen Chivite, eta han ikusi eta bizitakoen berri eman du poemetan. (Irudia: Katakrak).

Munduko emakumeen literatura aztergai

Asteartea, 2017-04-25

Munduko emakumeen literaturari buruzko ikastaroa antolatu du Darabilbok, bihar hasi eta maiatzaren 17ra arte. Asteazkenetan izango dira saioak, 19etatik 21era, eta Josune Muñoz Skolastikako kidea arituko da irakasle-lanetan.

Iheserako gogo bat

Juan Luis Zabalak Ospa (Susa) narrazio liburua plazaratu du

Astelehena, 2017-04-24

Ipuin berri hauekin bere narraziogintza helduarora iritsi dela uste du Juan Luis Zabalak. “Ipuingintza modernoaren ezagutza osoago batetik abiatuta egin dut liburu hau”. Liburuaren aurkezpenean egin zituen adierazpenekin osatu dugu ondoko bideo-kronika. “Ipuin gehienetan bada ihesi egin nahi duen norbait, edo iheserako gogo bat”. Hortik liburuak hartu duen izenburua: Ospa (Susa).

"Itzal zaunka" liburuan oinarritutako kontzertu-irudikatua

Asteazkena, 2017-04-19

Itzal zaunka disko-liburu ilustratua dizplina artistiko ezberdinak lantzen dituzten hiru lagunen lanaren emaitza izan zen: Harkaitz Canoren testuak, Antton Olariagaren irudiak, Jexuxmai Lopetegiren kantak. Liburuan oinarritutako "kontzertu-irudikatua" eskainiko dute datozen asteetan, Jexuxmai eta Noizbehinka Bandaren musikarekin.