Albisteak

Maiatzetik azarora pasa dute Literaktum jaialdia

Osteguna, 2017-10-19

Urte luzez maiatzean izan ostean, azarora pasa dute Donostiako Literaktum jaialdia. Azaroaren 14tik 25era izango da aurtengoan, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, John Banville, David Foenkinos, Rosa Montero eta Uxue Alberdi izango dira gonbidatuen artean.

"Jenisjoplinen" bidea

Asteartea, 2017-10-17

Urriaren lehen egunetan aurkeztu zuen Uxue Alberdik nobela berria: Jenisjoplin, Susa argitaletxearen eskutik. Aste honetan jendaurrean aurkezpenak egingo ditu Getarian eta Elgoibarren, eta Irakurrieran saioan ere elkarrizketatu berri dute. Jarraian topatuko duzue guztiaren berri.

Poesiaren hausturak aztertuko dituzte Bilbon

Astelehena, 2017-10-16

Gaurtik hasita hilaren 25era arte, Bilbaopoesia jaialdia antolatu dute Bilboko Bidebarrieta kulturgunean, Hausturak hizpide harturik. Hainbat hitzaldi, elkarrizketa eta errezitaldi egingo dituzte, eta jaialdiak etorkizunera begiratzen badu ere, edizio honetan bi egun eskaini dizkiote Pott literatur bandari, hain zuzen ere aurten bete baitira 40 urte hura sortu zenetik.

Sarrionandiari, esker onez

Urriaren 25etik 28ra, jardunaldiak Iurretan

Ostirala, 2017-10-13

Iurretako Herri Bibliotekak maiz landu du Joseba Sarrionandiaren ondare literarioa. Urriaren 25ean hasiko diren jardunaldien helburua, ordea, bikoitza izango da: bere obra ezagutarazteaz gain, aitortza publiko bat egingo zaio herriko idazleari.