Albisteak

Etzi hasiko da Hitzez eta Ahotsez zikloa

Asteazkena, 2019-01-16

Seigarren urtez antolatu dute, Durangon, Hitzez eta Ahotsez zikloa. Aldiro, gai bat aukeratu, eta horren inguruan antolatzen dituzte hitzaldiak, solasaldiak eta irakurraldi girotuak. Aurten, askatasunaren inguruan jardungo dira. Hilaren 18an dute lehen hitzordua: Bertsoraino izeneko hitzaldia eskainiko du Uxue Alberdik.

Urtarrilaren 20an amaituko da "Hatsaren poesia" bilduman parte hartzeko epea

Asteartea, 2019-01-15

Hatsa elkarteko kideek urtero legez Hatsaren poesia bilduman parte hartzeko deialdia zabaldu dute aurten ere. Urtarrilaren 20an amaituko da kolaborazioak bidaltzeko epea. Idazle baitak poesia lan bat (gehienez 2 edo 3 poema) bidali behar du, bere argazi batekin batera, eta Hatsakoek jasotako lan guztiak bildumatu egiten dituzte, bestelako filtrorik gabe.

Gaur hasiko da (H)ilbeltza

Astelehena, 2019-01-14

Bosgarrenez egingo dute Baztanen (H)ilbeltza, literatura beltzari buruzko astea. Gaurtik hasi eta igandera arte, askotariko ekitaldiak antolatu dituzte. Albiste honetan bildu ditugu xehetasun guztiak.

Biko Teka tailerrean izena emateko azken egunak

Osteguna, 2019-01-10

Aurten, hirugarrenez antolatu dute Iruñeako Udalak eta Galtzagorri elkarteak Biko Teka izeneko sormen tailerra. Idazle eta ilustratzaileei zuzenduta dago, eta, parte hartu nahi baduzu, urtarrilaren 14ra arte eman dezakezu izena. Jarraian bildu ditugu deialdiaren xehetasun guztiak.

Kalean da Maiatz aldizkariaren 67. zenbakia

Asteazkena, 2019-01-09

Maiatz aldizkariak Durangoko Azokan plazaratu zuen 67. zenbakia, eta daogeneko harpidedunen eskuetan da. Ohiko moduan ahots ugari eta anitz kolabortzaileen artean, literatur genero ezberdineko ekarpenak, itzulpenak, literaturari loturiko albiste zenbait. 1918 amaitu zen gerla handiaz hainbat artikulu ere publikatu dituzte, eta Durangon bertan eskuratu ahal izan zen liburu bat: 14-18 oroituz, Jean Larruek gerlatik etxekoei igorritako euskarazko postalen bilduma, Lucien Etxezaharretak apailaturik.