Albisteak

Ixabel Milletek “Zubilanak eginez” emanaldia estreinatuko du Hendaian

Osteguna, 2018-03-08

Kontalaritza, txotxongiloak eta dantza uztartzen dituen emanaldia estreinatuko du martxoaren 9an Ixabel Millet idazle eta ipuin kontalariak Hendaian. Zubien sinboloa ardatz hartu eta euskal mitoekin uztartu ditu emanaldian, horren bidez gaurko jendarte gatazkei begirada luzatuz.

Honela aurkeztu digute “Zubilanak eginez” emanaldia egileek:

Elkartzen gaituzten zubiak edo banatzen gaituzten harresiak eraikitzen ari ote gara ?

Galdera horri erantzun nahian eta euskal mitoen balore unibertsal eta atenporalez baliatuz sortu da ZUBILANAK egitasmoa.

Zubiak, batzeko eta elkartzeko balio duelako, bertzearengana iristeko, kulturen arteko loturak sortzeko, hizkuntzak, lurraldeak, pentsaerak...

zubilanak eginez 1

Bi’Arte elkarteak taularatuko du proiektua, eta Ixabel Millet dugu sortzaile. Ipuin kontalaritzan urte askotako ibilbidea badu ere, Milletek hauxe du taularatzen duen lehen antzezlana. Bere esku egongo dira mitoen lanketa eta txotxongiloen manipulazioa, eta Arantxa Lannes dantzaria izango du oholtzan bidaide.

Gaur (martxoak 9) Hendaiako Mendi Zola kulturgunean izango da estreinaldia, 18:30ean.

zubilanak eginez

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)