Albisteak

Ostegunean abiatuko da BilbaoPoesia literatura jaialdia

Asteartea, 2018-03-13

Aurtengo BilbaoPoesia jaialdia inoizko goiztiarrena izango da. Udazkenean ospatu ohi zen hitzordu literarioa, aurrerantzean, udaberrian ospatuko da. Era honetan, poesia jaialdiak bi egun seinalatu lotu ditu: Blas de Oteroren jaiotzaren urteurrena eta Poesiaren Mundu Eguna. 

 

Blas de Otero jaio zeneko 102 urte beteko dira martxoaren 15ean. Joan Margarit poetak eta Jon Kortazar idazleak eta kritikariak hitzaldi bat eskainiko dute Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Egun seinalatu gehiago ekarriko dituzte gogora aurtengo edizioan. Martxoaren 23a Poesiaren Eguna ospatuko da munduko txoko askotan eta Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean errezitaldi batekin oroituko dute efemeridea.

Aurtengo edizioan ere, puntako idazleak hurbilduko dira: Joan Margarit, Antonio Gamoneda, Olvido García Valdés, Juan Carlos Mestre, Harkaitz Cano, Leire Bilbao, Karmelo Iribarren eta José Fernández de la Sota, besteak beste.


Angel González poeta gogoan

Larunbat honetan, hilak 17, Pedro Guerra kantariak “10 años sin Ángel González” kontzertua eskainiko du Bidebarrieta liburutegian. Angel González 1925ean jaio zen Oviedon eta 2008an hil zen Madrilen. Kantariak eta poeta asturiarrak harreman estua zuten. La palabra en el aire (2003) disko-liburua elkarlanean ondu zuten. Poetaren antologia bat aurkituko duzue Munduko Poesia Kaierak bilduman. Gerardo Markuletak egin zituen kaierako itzulpen lanak.


Harkaitz Cano eta Rafa Ruedaren ikuskizun berria

Poema musikatuez gozatzeko aukera bat baino gehiago izango da. Harkaitz Canok eta Rafa Ruedak “Literatura, musika, emozioak… bateratuz” ikuskizuna eskainiko dute martxoaren 22an Bidebarrieta liburutegian. Rafa Ruedak sei abesti eskainiko ditu, gizakiak dituen lehen mailako sei emozio gogorarazteko xedez: poza, tristura, haserrea, beldurra, ezustea eta nazka. Ildo bereko poemak eskainiko ditu Harkaitz Canok.


Poesiaren Egunean, errezitaldia

BilbaoPoesia jaialdia Poesiaren Egunean amaituko da. Martxoaren 23ko errezitaldiak hiru poeta hauek batuko ditu Leire Bilbao, Ben Clark eta Karmelo Iribarren. Pello Ramirezek biolontxeloarekin girotuko du emanaldia. Egitaraua oparoagoa da eta xehetasun denak azpiko agendan dituzue irakurgai.


BILBAOPOESIA JAIALDIA

MARTXOAK 15 OSTEGUNA, BLAS DE OTEROREN EGUNA

19:30 - Bidebarrietako liburutegia

Joan Margarit. Poeta

Jon Kortazar. Idazlea eta literatur kritikaria


MARTXOAK 16 OSTIRALA

19:30 - Bidebarrietako liburutegia

Anne Invierns. Poeta

Lae Sánchez. Poeta

Diego Ojeda. Kantautorea eta poeta

David Olivas. Poeta


MARTXOAK 17 LARUNBATA

20:00– Bidebarrietako liburutegia

Pedro Guerra kontzertuan.

“10 años sin Ángel González”

Sarrera: 10 euro.

Salgai Power Records-en eta www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea


MARTXOAK 19 ASTELEHENA

19:30 - Bidebarrietako liburutegia

Antonio Gamoneda. Poeta


MARTXOAK 20 ASTEARTEA

19:30 - Bidebarrietako liburutegia

Olvido García Valdés. Poeta

Juan Carlos Mestre. Poeta

Jorge Reichmann. Poeta

José Fernández de la Sota. Poeta


MARTXOAK 21 ASTEAZKENA, POESIAREN MUNDU EGUNA

19:30 - Bidebarrietako liburutegia

“Como hace 3000 años”

Errezitaldia:

Héctor Alterio. Antzezlea

José Luis Merlin. Gitarra

Gonbidapenarekin, martxoaren 15etik 21era jaso beharrekoa liburutegiko ordutegian, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. (Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko).


MARTXOAK 22 OSTEGUNA

19:30 - Bidebarrietako liburutegia

“Literatura, musika, emozioak… bateratuz”

Harkaitz Cano. Idazlea

Rafa Rueda. Gitarra

Euskaraz


MARTXOAK 23 OSTIRALA

19:30 - Bidebarrietako liburutegia

Leire Bilbao. Poeta

Ben Clark. Poeta

Karmelo Iribarren. Poeta

Pello Ramírez. Biolontxeloa

Euskaraz / Gaztelaniaz

Informazio gehiago: www.bilbaokultura.eus (Sekzioa: Bidebarrieta Kulturgunean) edo 010 telefono zenbakian.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)