Albisteak

Azokaren uberan: komikiak eta album ilustratuak

Asteartea, 2016-12-06

Azken urteotan ugaritu egin da komikien eta album ilustratuen ekoizpena. Albiste moduko honetan, aurten plazaratu diren lanak hartu ditugu hizpide. Euskaraz propio osatutakoak, nahiz beste hizkuntza batzuetatik euskarara ekarritakoak. Azoka egun hauetan, komiki bila dabilenarentzat, hauxe da egokitu dugun gida modukoa.

Azokaren uberan: poesia

Astelehena, 2016-12-05

Irakurle oldeak mobilizatzen ez baditu ere, Durangoko Azokan beti presente dagoen genero bat da poesiarena. Nobedadeen zerrendak dio gutxienez zortzi titulu berri ekarri dituela udazkenak, bikoitza udaberrikoak aintzat hartzen baditugu. Errepasoa egin diogu zerrendari.

Azokaren uberan: saiakerak eta ez-fikzioa

Igandea, 2016-12-04

Atzo abiatu zen Durangoko Azoka. Urteroko erauntsia badator, eta, horri begira, Hitzen Uberanen bestelako begirada bat luzatu nahi izan diogu Azokari. Horretarako, egunez egun, alor zehatz bati erreparatuko diogu, eta alor horretan urteak eman duena aletuko. Gaur, saiakerei eta ez-fikzioari erreparatuko diogu, uzta oparoa etorri da-eta aurten.

Azokaren uberan: euskarari ekarriak

Larunbata, 2016-12-03

Azoka egun hauetan, euskal idazleen liburuek arreta osoa bereganatu ohi dute. Labetik atera berriak izaten dira aipatuenak. Baina badira bestelako nobedadeak Durango partean: itzulpen lanak. Aurten euskarara egokitu diren liburuen zerrenda osatu dugu. Baten bat faltako da akaso.

Azokaren uberan: Maiatzen nobedadeak

Ostirala, 2016-12-02

Maiatz-ek aurten plazaratu dituen liburuak eta aldizkariaren ale berria (63. alea) eramango ditu Durangora. Liburuetako asko Ahotsenean aurkeztuko dira, jarraian topatuko duzue laburpena.

Sator lanetara derrigortu dute Toure

Osteguna, 2016-12-01

Jon Arretxek Toure sagaren bosgarren nobela aurkeztu du: Sator lokatzak (Erein). Koakzio bidez, poliziaren laguntzaile izatera behartuko dute Toure. Hortik izenburua.