Albisteak

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren oinarriak eman dituzte ezagutzera

Osteguna, 2018-01-18

Lehiaketa honen bitartez, Bilboko Udaleko Kultura Sailak “literatur sorkuntza sustatu eta, aldi berean, euskal hizkuntzak eman duen idazle garrantzitsuenetako baten irudia eta lana ezagutarazi gura ditu”. Ipuinak aurkezteko epea martxoaren 30ean amaituko da.

Fito Rodriguez: "Txillardegi idazlea eta intelektuala izan da, oroz gain"

Asteazkena, 2018-01-17

Txillardegiren emaria gogoratzeko hainbat ekitaldi egin dituzte egunotan Donostian. Kultur zikloari amaiera emateko, Fito Rodriguezek Txillardegi intelektuala izeneko hitzaldia eskainiko du bihar Ibaetako Filosofia Mintegian. EHUko irakasleak azaldu digunez, “Txillardegiren jarrera intelektualaz aritzerakoan, bere idatz tankeran funtsezkoa izan zitzaion J.P. Sartreren itzalari erreparatu behar diogu”.

Idazle Eskola bat abiarazi dute Tolosan

Asteartea, 2018-01-16

Lehen edizioan, hamabost gazte animatu dira. Joxemari Iturralde idazlea ari da irakasle lanetan. “Helburuak hauxek dira: literaturaren mundura jendea erakartzea eta jende horrek bere lehen testu literarioak idatz ditzan animatzea”. Aurreko astean eman zuen lehen lezioa.

Gaur amaitzen da Hatsaren Poesia 20. bilduman parte hartzeko deialdia

Astelehena, 2018-01-15

2018an Hatsaren Poesia 20. bilduma plazaratuko du. Beste behin ere parte hartzea irekia izango da, alegia, jasotako lan guztiek edukiko dute beren lekua liburuan. Apirilaren 8an aurkeztuko dute liburua Senperen. (Argazkia: 2017ko Hatsaren Poesia liburuko familia argazkia).