Albisteak

Hilabete sorkuntza Hendaiako Nekatoenean

Ostirala, 2016-04-29

Bosgarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko CPIEk eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratu dituzte gazte literatura egonaldi bat antolatzeko, 2016an, Hendaiako Nekatoenean. Egonaldia euskal idazle guztiei zuzentzen zaie. Maiatzaren 17an amaituko da proiektuak aurkezteko epea. Honako albiste honetan bildu ditugu deialdiari buruzko xehetasun guztiak.

Literaktum maiatzaren 3tik 14ra

Asteazkena, 2016-04-27

Atzo aurkeztu zuten Donostian aurtengo Literaktum jaialdiko egitaraua, Euskal Idazleen Elkartea antolatzaileen artean dela. 40 gonbidatu 20 jarduera inguru izango dira aurtengo Literaktumeko oinarria, ohiko moduan hitzaldiak, errezitaldiak, mahai-inguruak izango dira ardatz nagusiak. Jarraian ikus dezakezue egitaraua osorik.

Literaturia, plazera zabaltzeko egitaraua

Asteartea, 2016-04-26

Pasa den astean aurkeztu zuten aurtengo Literaturiako egitaraua, eta dagoeneko piztu du literatur zaleen arreta. Bertan irakurri ditzakezue aurkezpenak izan dituen oihartzun batzuk, eta egitaraua osorik. Maiatzaren 19tik 22ra antolatu dute Zarautzen, literatura xede eta bitarteko duen plazera zabaltzeko xedez.

"Hutsune bat betetzera heldu da Loraldia"

Bigarren edizioak eman duenarekin, antolatzaileak pozarren

Astelehena, 2016-04-25

Loraldia Festibaleko kideak oso pozik daude bigarren edizioak eman duenarekin. Eta ekitaldiek kritika zein publiko aldetik izan duten arrakastarekin. Iaz abiatu zen, eta aurten sendotu da. Sustrai erroak dituen seinale. Dagoeneko hasi dira datorren udaberriko Loraldian pentsatzen. Segidan duzue Bilboko festibalaren antolatzaileek igorri diguten balorazioa.

Peru Abarka Album Lehiaketan, ilustratzaileen txanda da orain

Patxi Zubizarreta nagusitu da narrazioaren atalean

Astelehena, 2016-04-25

Patxi Zubizarreta nagusitu da Peru Abarka Album Lehiaketan, “Beroki gorria” izeneko idatziarekin. Markina-Xemeingo Herri Bibliotekatik aditzera eman digutenez, "36ko gerran Southamptonera bidali genituen haurrak dira protagonista". Orain ilustratzaileen txanda da. Ekainaren 25era arte zabalik dago ilustrazio lanak aurkezteko epea. Saria: 1.700 euro. Diruaz gain,  ilustratzaile sarituaren lana album formatuan argitaratua izango da. Patxi Zubizarretaren idatzia eta lehiaketaren oinarriak batu ditugu albiste moduko honetan.