Albisteak

Maiatz aldizkariaren 65. zenbakia plazaratu dute

Osteguna, 2017-12-14

Maiatz aldizkariak 65. aldizkaria plazaratu dute. Oraingo honetan hogeita bost idazleren lanak bildu dituzte. Ohiko moduan poesia, kronika, narrazioa, kronika eta itzulpena topatuko ditu irakurleak. Aldizkariaren eta Maiatz argitaletxeko liburuen berri topatuko duzue jarraian.

Ataramiņeren nobedadeak

Asteazkena, 2017-12-13

Euskal errepresialiatu politikoen literatura koadernoak plazaratu ohi ditu Ataramiņek, izan hitzez zein marrazkiz. Aurten lau liburu plazaratu dituzte: 2017ko Ataramiņe urtekaria 12 preso politikoren lanekin; Jexuxmari Zalakainen Errezel berdeak memoria eta hausnarketa liburua; Ibon Muņoaren Udaberrian biziko gara, kartzelako kronika eta bizitza bertsotan; Xabier Ugartek idatzi eta Kepa Etxeberriak ilustratutako Axelko eta Otsoko bertsotan haurrentzako ipuina. (Argazkia: GARA).

Hatsaren Poesia 20. bilduman parte hartzeko deialdia

Asteartea, 2017-12-12

2018an Hatsaren Poesia 20. bilduma plazaratuko du. Beste behin ere parte hartzea irekia izango da, alegia, jasotako lan guztiek edukiko dute beren lekua liburuan. Apirilaren 8an aurkeztuko dute liburua Senperen. (Argazkia: 2017ko Hatsaren Poesia liburuko familia argazkia).

Hegats aldizkariaren aurkezpena Ahotsenean

Astelehena, 2017-12-11

Amaitu da Durangoko Azoka. Martxan izan den egunetan, ekitaldi eta solasaldi askoren aterpe izan da Ahotsenea. Hamaika izan dira bertatik igaro diren idazleak eta argitaldariak. Abenduaren 8an, Euskal Idazleen Elkarteak Hegats aldizkariaren zenbaki berria aurkezteko abagunea profitatu zuen.

ZUbi egitasmoak Benetan Be eta Rubik antzerki konpainien proposamenak sustatuko ditu

Astelehena, 2017-12-11

Euskarazko antzerki ikuskizunak laguntzeko proiektua da ZUbi, Euskal Herriko arte eszenikoetako bederatzi eragilek bultzatua. ZUbi deialdiaren laugarren edizioan, 16 izan dira aurkeztu diren proposamenak. "Benetan zaila izan da aukeraketa. Horregatik, bat bakarrik ez, eta bi antzezlani bultzada emateko erabakia hartu dugu aurtengoan". Benetan Be eta Rubik konpainien egitasmoak hautatu dituzte.

Azokaren uberan: itzulpen lanak

Igandea, 2017-12-10

Euskal idazleek azken hilabeteotan plazaratu dituzten liburuez gain, badira bestelako nobedadeak Durangoko Azokan. Horien artean, itzulpen lanak. Azken bolada honetan euskarara ekarri dituzten liburu batzuk jaso ditugu atikulu honetan.