Albisteak

Peru Abarka lehiaketara narrazioak aurkezteko azken asteak

Astelehena, 2017-01-23

Ibaizabal argitaletxeak eta Markina-Xemeingo udalak antolatzen dute Peru Abarka lehiaketa. Album ilustratuak sustatzeko helburua dute: “Euskal idazle hasi berriak topatu nahi ditugu, formatu horretan argitaratzeko gogoa dutenak”, diote antolatzaileek. Ilustratzaile aritu nahi dutenak ere erakarri nahi dituzte. "Bi lehiaketa ditugu batean: narraziorik onena aukeratzeko lehiaketa, eta, aukeratutako narrazio hori ilustratuko duen ilustraziorik onena aukeratzekoa”. Idazleen kasuan, lanak aurkezteko epea otsailaren 3an amaituko da.

Literatura tailerra antolatu dute EHUko Gipuzkoako Campusean

Ostirala, 2017-01-20

Zergatik du testu batek balio literarioa? Nola antzematen da? Orri zuriaren aurrean, nola hasi lehen testu literarioak idazten? Zein pauso eman behar dira hasieratik? Zer ez da egin behar? Galdera hauen erantzunak Gipuzkoako Campusean antolatu duten tailerrean aurkituko dituzue.

Barne iraultzen loraldia argitaratu du Amaia Lasak

Osteguna, 2017-01-19

Hainbat urtez hainbat komunikabidetan argitaratutako artikulu eta zutabeak bildu ditu Amaia Lasak Barne iraultzen loraldia liburuan. Amagoia Mujika kazetariak lagundu dio bilketa-lanean eta Zortziko argitaletxearen eskutik kaleratu du lana. Irudia: Jon Urbe

Azken patriarka argitaratu du Txalapartak

Asteartea, 2017-01-17

Najat El Hachmi idazle katalanaren Azken patriarka eleberria argitaratu zuen abenduan Txalaparta argitaletxeak, Jexux Mari Zalakainek itzulia. 2008an argitaratu zen estreina nobela eta Ramon Llul saria eskuratu zuen. Durangoko Azokaren bueltan, Euskal Herrian izan zen idazlea eta hainbat elkarrizketa eskaini zituen.