-><-
Uberan - Euskal Idazleen Elkartea

Albisteak

"Juan Mari Lekuona: Bertsoak" liburua argitaratu dute

Osteguna, 2019-04-25

Juan Mari Lekuona: Bertsoak liburua publikatu du Pamiela argitaletxeak, Jon Kortazarrek eta Paulo Kortazarrek gidatutako edizioan. Kortazarrek aurkezpenean esan zuenez, "Pertsonaz beteriko bertsoak", ospakizunetarako egindako bertsoak gehienak, egun seinalatuetan kantatutakoak.

Hilaren 30an amaituko da Irun Hiriko Kutxa Literatura sarietara lanak aurkezteko epea

Asteazkena, 2019-04-24

Eleberriak eta poesia-bildumak sarituko ditu Irun Hiria Kutxa Literatura sariak, eta apirilaren 30era arte aurkez daitezke lanak. Eleberri arloko lanak 150 orrialde izan behar ditu gutxienez, eta 25.000 euro jasoko ditu; poesiaren arlokoak 800 bertso lerro, eta 15.000 euro jasoko ditu. Orain bi urte Asier Serranoren Denen mina da nirea poesia lana eta Maitxa Zugastiren L.A.A. eleberria izan ziren irabazleak. Albiste honetan bildu ditugu deialdiaren xehetasunak (ikus argazkian orain bi urteko irabazleak).

Sarako Biltzarra apirilaren 22an eta 23an

Asteazkena, 2019-04-17

Apirilaren 22an eta 23an ospatuko da aurten Sarako Idazleen Biltzarra. Lehenengo eguna jende guztiari irekita, bigarrena profesionalei zuzendua, "Euskarazko literatura helduentzat" lelopean. Euskal Idazleen Elkartea ere bertan izango da, jarraian ikus dezakezue bigarren eguneko egitaraua. (Argazkia: EKE).

Abian da Igartza bekaren hogeita bigarren deialdia

Asteartea, 2019-04-16

Abian da Igartza bekaren hogeita bigarren deialdia, "euskal kultura zabaltzeko eta idazle gazteen lanari laguntza emateko" helburua duen saria. Elkar argitaletxeak, CAF enpresak eta Beasaingo Udalak antolatzen dute sari hori. 35 urte azpiko idazleek bakarrik har dezakete parte eta irabazleak 6.000 euroko diru-laguntza jasoko du. Soilik narratibako lanak aurkez daitezke, 2019ko ekainaren 30era bitarte. Albiste honetan bildu ditugu lehiaketaren oinarriak.