Albisteak

Literatura tailerra antolatu dute EHUko Gipuzkoako Campusean

Ostirala, 2017-01-20

Zergatik du testu batek balio literarioa? Nola antzematen da? Orri zuriaren aurrean, nola hasi lehen testu literarioak idazten? Zein pauso eman behar dira hasieratik? Zer ez da egin behar? Galdera hauen erantzunak Gipuzkoako Campusean antolatu duten tailerrean aurkituko dituzue.

Barne iraultzen loraldia argitaratu du Amaia Lasak

Osteguna, 2017-01-19

Hainbat urtez hainbat komunikabidetan argitaratutako artikulu eta zutabeak bildu ditu Amaia Lasak Barne iraultzen loraldia liburuan. Amagoia Mujika kazetariak lagundu dio bilketa-lanean eta Zortziko argitaletxearen eskutik kaleratu du lana. Irudia: Jon Urbe

Azken patriarka argitaratu du Txalapartak

Asteartea, 2017-01-17

Najat El Hachmi idazle katalanaren Azken patriarka eleberria argitaratu zuen abenduan Txalaparta argitaletxeak, Jexux Mari Zalakainek itzulia. 2008an argitaratu zen estreina nobela eta Ramon Llul saria eskuratu zuen. Durangoko Azokaren bueltan, Euskal Herrian izan zen idazlea eta hainbat elkarrizketa eskaini zituen.

"Atte Hil Aurretik" antzezlana estreinatuko du gaur Miren Tirapuk

Ostirala, 2017-01-13

Miren Tirapu aktoreak Beheko Larraine konpainia sortu eta Atte hil aurretik antzezlana saortu du. Tirapuk berak idatzi du obra, eta Maika Etxekopar izan du zuzendaritzan lagun. Gaur estreinatuko dute Zumaiako Aita Mari antzokian, eta ondoren Euskal Herriko hainbat espaziotan ikusi ahal izango da. Tirapuk berak eman dizkigu azalpenak ondoren irakurri dezakezuen elkarrizketan.

“Idazleak ez ezik, euskal sortzaile andana izanen dugu (H)ilbeltzan”

Osteguna, 2017-01-12

Datorren astelehenean hasiko da (H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren inguruan Baztanen ospatuko den literatur astea. Protagonista nagusiak idazleak izango diren arren, bestelako kultur espresioetarako leku ere izango da egitarauan. Antolatzaileek aurtengo edizioaren inguruko xehetasunak eman dizkigute.