Albisteak

Joxan Artze omenduko dute gaur Donostian

Asteartea, 2018-04-24

San Telmo museoa eta Donostiako Udala izan dira omenaldiaren sustatzaile nagusiak. Kultur ekitaldi baten bitartez egingo dute, San Telmon bertan, arratsaldeko 20:00etan hasita. Omenaldiarekin batera, Ikimilikiliklik JA Artzeren Unibertsoa erakusketa ipini dute berriro museoan ikusgai.

Gaurko emanaldiak musika, dantza, poesia eta ikusentzunezko proiekzioak uztartuko ditu. Bere poemen inguruan osatu dute ikuskizuna baina hitzak bestelako lagungarriak izango ditu. Musikariek, kantariek eta dantzariek girotuko dute Joxan Artzeren omenezko ekitaldia. Sarrerak gonbidapen bidez banatu dituzte. Azkenak arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira San Telmo museoan bertan.


San Telmo museoan

Apirilak 24 asteartea, 20:00etan.

Errezitatzaileak: Ramon Agirre, Miren Aranburu.

Dantzariak: Malandain Ballet Biarritz: Gaël Domenger, koreografoa eta dantza; Aureline Guillot, dantza; Mizel Théret, koreografoa eta dantza.

Musikariak eta abeslariak: Maddi Oihenart: ahotsa; Mixel Arotze, ahotsa; Mixel Etxekopar, ahotsa, txirula; Beñat Axiary,  ahotsa; Julen Axiary,  ahotsa; Pedro Soler, gitarra. Ainhoa Zubillaga, mezzosopranoa; Loreto Fdez. Imaz, organoa; Sorkunde Idigoras, viola da gamba.

Abesbatza: Ensemble Vocal Donostia.

Txalaparta: Zuaznabartarrak.

Proiekzioak: Morgancrea.

Zuzendaritza: Alberto Lizarralde, Asun Lasarte, Carlos Rodríguez.

Sarrera doan. Gonbidapena San Telmo Museoan bertan eskuratu behar zen, aldez aurretik.


Artzeren inguruko erakusketa berriro ikusgai

Horretaz gain, San Telmo museoak Ikimilikiliklik JA Artzeren Unibertsoa erakusketa programatu du berriro. Ikusentzunezko instalazioa maiatzaren 20ra bitarte egongo da Donostiako San Telmo museoan ikusgai. Sarrera doakoa izango da eta museoaren ordutegian egongo da ikusgai.

Argazkia: San Telmo Museoa. Bideoa: NOAUA!.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)