Albisteak

39.000 euro, literatura-itzulpenak sustatzeko

Osteguna, 2018-05-24

Etxepare Euskal Institutuak luzatu du deialdia eta ekainaren 4ra arte egongo da zabalik. Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara eginiko itzulpenak lagunduko dira.

Diru poltsa berarekin, beste modalitate hau ere lagundu nahi du Etxeparek: Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara eginiko itzulpenak. Bi kasuetan, epea berbera da: diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 4ra arte egongo da irekita.


Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzen deialdia

- Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea.

- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.

2017ko azaroaren 10eko ebazpena eman zenetik 2019ko abenduaren 30a bitartean argitaratu diren edo argitaratuko diren itzulpenak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara.

Eskaerak aurkezteko epea: Ekainaren 4ra bitarte (egun hau barne).

Zuzkidura: 39.000 euro.

Kontaktua: Kizkitza Galartza

k-galartza@etxepare.eus

Tel: (+34) 943 023 409 


Erakunde deitzailea:

Etxepare Euskal Institutua

Tabakalera eraikina

Andre Zigarrogileak plaza, 1.

20012 Donostia

Tel: (+34) 943 023 400.


Izen-ematea:

Ondoko estekan: Literatura Itzulpenak 2018.


Euskal kultura hedatzeko beste bi diru-laguntza

Etxepare Euskal Institutuak beste bi diru-laguntza deialdi eman ditu argitara. Batek arte plastikoak eta ikusizkoak, musika, dantza eta antzerkia sustatzea du helburu eta 350.000 euroko zuzkidura du. “Diru-laguntza hauek 2018an jaialdi edo kultur jarduera konkretuetan (birak, denboraldiak, erakusketak, lehiaketak, ekitaldiak, egonaldi proiektuak) parte hartzeko bidaia-gastuak, muntaia-gastuak, eszenografia edo materialen garraioa, ostatua eta dietak ordaintzeko izango dira”, etxepare.eus web orrian irakurri dugunez.

Diziplina bakoitzarentzat honela banatuko dira kopuruak: antzerkia 130.000 euro, musika 125.000 euro, dantza 40.000 euro eta arte plastikoak eta ikusizkoak 55.000 euro. Diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 4ra arte egongo da irekita.

 

Etxepare Euskal Institutuak, bestetik, bidaiak diruz laguntzeko deialdia eman du argitara. Zinema eta literatura arloko sortzaile eta eragileek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak, editoreak, zuzendariak, aktoreak, gidoigileak, ekoizleak, etab.) nazioarteko hitzaldi, topaketa edo ekitaldietan parte hartu ahal izateko bidaia-gastuak, ostatua eta dietak ordaintzea helburu duena, betiere jarduera hauek sorkuntzarekin harremana badute eta onuradunek euskal kulturaren ordezkari bezala parte hartzen badute. Guztira 20.000 euro bideratuko dira eta epea urriaren 31ra arte egongo da irekita.

Argazkia: Dimitry Ratushny

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)