Albisteak

"Antzerkigintza berriak" deialdiaren epea urtarrilaren 31an itxiko da

Osteguna, 2019-01-17

"Antzerkigintza berriak" proiektuko laugarren deialdia martxan da, urtarrilaren 31an amaituko da proiektuak aurkezteko epea. DSS2016ren ekimenez sortu zen proiektua, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia, Gasteizko Principal Antzokia eta Bilboko Arriaga Antzokiaren parte hartzearekin. Helburua zortzi testu idaztea da, zortzi idazlek egingo luketen idazketa tailer gidatu batean, eta ondoren hauetako batzuk ekoiztea.

(Iturria: Donostia Kultura).

Antolatzaileen esanetan ez ohikoa da proiektu hone izaera, "Proiektuaren helburua sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzea da, ohiko bakarkako lana eta horren ohikoa ez den talde-lana uztartuz, antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta, horrela, antzerki-konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko. Era berean, ekimen honek antzerki-testu berrien sormena sustatu nahi du; testua partitura entregagaitzat ulertua, zuzendari batek eszenara dezakeena."

Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa jarri dute abian, sortzen ari diren antzerkigileei eta beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema...) sormen eszenikoan menturatu nahi duten sortzaileei antzerkiaren ingurunera hurbil daitezen errazteko asmoz.

Izena emateko epea 2019ko urtarrilaren 31ean amaituko da, 18:00etan. Deialdiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, helbide honetara idatzi: arteeszenikoak@donostia.eus

Aurretik idatzi eta ekoiztutako euskarazko lanak:

Mikel Gurrearen Soka (Tanttaka)

Oier Guillanen Miss Karaoke (Metrokoadroka & Pez Limbo)

 

Kepa Errastiren Erlauntza (Vaiven)

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)