Albisteak

Arabako Aldundiaren literatura sarietara aurkezteko epeak zabalik jarraitzen du

Ostirala, 2017-06-30

Ignacio Aldecoa lehiaketak ipuinak saritzen ditu. Ernestina de Champourcin izenekoak, poesia lanak sustatzea du helburu. Becerro de Bengoa delakoak, aldiz, saiakera modukoak. Hiru sariketa hauek Arabako Aldundiak antolatzen ditu. Eta hiruetan epemuga berbera da: lanak aurkezteko epea irailaren 4an amaituko da.

Epearena ez da komunean duten ezaugarri bakarra. Hiruetan euskarazko nahiz gaztelaniazko lan onenak saritzen dituzte.

Eta hiru lehiaketetara aurkezten diren idatziek jatorrizko lanak beharko dute izan: argitaratu gabeak eta aurretik saririk jaso gabeak.

Sarietan dago aldea: Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketaren kasuan, 6.000 eurokoa izango da saria (hizkuntza batean nahiz bestean gailentzen den egilearentzat). Saiakera arloan, 4.000 euro jasoko ditu lan saritu bakoitzak. Poesia arloan, 2.000 eurokoak izango dira sariak.


Aldecoa

Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa

Ipuinak 10 orrikoak izango dira gutxienez eta 25 orrikoak gehienez. Inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta lerro artean espazio bikoitza utziko da.

Saria 6.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio. Xehetasun guztiak ondoko estekan aurkituko dituzu: Oinarriak.


Ernestina

Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa

Aurkeztuko diren olerki liburuek 500 bertso izango dituzte gutxienez, eta 700 bertso gehienez. Inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta letra artean espazio bikoitza utziko da.

Saria 2.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio. Deialdi honen inguruko datu gehiago, esteka honetan: Oinarriak.


BecerrodeBengoa

Becerro de Bengoa saiakera lehiaketa

Saiakerak 100 orrikoak izango dira gutxienez eta 150 orrikoak gehienez. Inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta lerro artean espazio bikoitza utziko da.

Saria 4.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio. Deialdiari buruzko datu guztiak, esteka honetan: Oinarriak.

Irudiak: Arabako Foru Aldundia.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)