Albisteak

Areago, kontakizun laburren lehiaketa

Osteguna, 2018-06-07

Igartubeiti Museoak eta Untzi Museoak Areago, Istorioak belarrietara kontakizun laburren laugarren edizioa antolatu dute. Lehiaketa honek “idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz”. Lanak aurkezteko epea ekainaren 15ean amaituko da.

Areago kontakizun laburren lehiaketak haur literatura sustatzea du xede. 8 urtetik 12 urtera bitarteko irakurleei zuzendutako ipuingintza, zehatzago esanda. Partehartzaileek 'Baserria eta itsasoa' tematikari heldu beharko diote.  Lehiaketa,  18 urtetik gorako interesatu guztiei dago zabalik.


Kontuan hartuko diren irizpideak:

Kalitatea eta originaltasuna; Proposatutako gaiarekiko eta generoarekiko egokitzapena; Irakurle hartzaileari egokitutako kontakizuna; Sormena; Oinarri hauetan proposatutako hedapena eta formatua.


Lanak aurkezteko epea:

Kontakizunen jasotze epea 2018ko ekainak 15ean bukatuko da, egun hori barne (data honen aurreko zigilu-marka dutenak onartuko dira).

 

Kontakizunen bidalketa:

-Gutun azal itxi baten barruan kontakizunak goiburukoan izenburuekin eta ezizenaz sinatuak, eta izena emateko eskaera bidali beharko dira. Halaber, egileak adierazpen bat sartuko du esanez aurkeztutako lana originala eta argitaratu gabea dela, bere eskubideak ez dituela utzita eta ez dela beste lehiaketaren batean saritua izan ezta epaiaren zain ere. Gutun azal itxiaren kanpoan izenburua eta ezizena azaldu behar dira.

 

Kontakizunak postaz bidaliko dira:

Igartubeiti Baserri Museoa

Ezkio bidea 1. Km

20709 Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)

 

Gutun azalean agertu beharko da:

Areago. Istorioak Belarrietara. IV. Kontakizun Laburren Lehiaketa.

-Gutun-azala pertsonalki, bere irekiera ordutegian, Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentroan aurkeztu daiteke.

-Helbide elektronikoz bidaltzen den kontakizunik ez da onartuko (antolatzaileek anonimatua bermatzen dute).


Sariak:

Lehena: 450 euro.

Bigarrena: 250 euro.

Hirugarrena: Nekaturreko nekazal etxe batean 2 gauetako egonaldia logela bikoitzean gosariarekin (2 pertsonentzat). Iraungitze-data: urte bat.

Hautatutako ipuinen argitalpen ilustratua.

 

Xehetasun gehiago, ondoko estekan: Areago.

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)