Albisteak

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Saria

Astelehena, 2017-06-19

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X Ikerketa Sarian parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Irailaren 25a bitarte aurkez daitezke lanak.

Honatx antolatzaileek zabaldu dituzten oinarriak:

"ARTEZ BLAI KULTUR ELKARTEAK, bere estatutuen baitan jasotzen diren helburuen artean, Arte Eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa bultzatzea du xede, eta ondorioz ARTEZ BLAI Arte Eszenikoen Ikerketa Sariaren 2017ko edizioaren deialdia egin du, honako oinarri hauen arabera:

1.- Sari honetan edozein egilek hartu dezake parte, ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesiak aurkeztuz, betiere Arte Eszenikoei lotuta, hau da, genero eta estilo guztietako Antzerkia; Dantza, bere espresio-bide zabalena aintzat hartuz; Zirkoa, Magia, eta beste edozein arte performatibo. Lanak kudeaketa, teknika edota arlo artistikoari buruzkoak izan daitezke.

2.- Egileek nahi adina testu aurkeztu ditzakete, norbanaka zein beste egileren baten laguntzaz eginikoak.

3.- Lanak euskaraz edota gaztelaniaz idatzitakoak, originalak, edozein euskarritan argitaratu gabeak (ez zatika, ezta osorik) eta argitaratzeko konpromezurik gabeak izan behar dute. Doktore tesien kasuan, unibertsitateen biltegi digitaletan badaude, argi adierazi beharko da. Lanen gaia librea izango da, eta luzerari dagokionez, gutxienez 175.000 eta gehienez 450.000 karaktere izan behar dute (espazioak barne).

4.- Lan bakoitza edonolako euskarri digitalean aurkeztu daiteke; lanak izenburua izan behar du eta egile edo egileen datuak bereizirik aurkeztu behar dira. Izenpetutako aitorpen bat erantsi behar da, lana argitaratu gabea, beste sariren baten erabakiaren zain ez dagoela, argitaratzeko konpromezurik ez duela eta egileak eskubide guztiak dituela egiaztatzen duena.

5.- Lanak aurkezteko epea 2017ko irailaren 25ean bukatuko da.

6.- Lanak posta elektroniko bidez bidali behar dira artez@artezblai.com helbidera eta "Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Saria" aipatu behar da e-mailean.

7.- Irabazten duen lana Artezblai Argitaletxearen “Teoria eta Praktika” bilduman argitaratuko da. Irabazlea 2017ko neguan jakinaraziko da www.artezblai.com gure egunkari digitalean, gure sare sozialetan eta zenbait komunikabidetan.

8.- Irabazleak argitaletxeari emango dizkio argitaratze eskubideak eta irabazien %10a jasoko du.

9.- Epaimahaia gutxienez hiru eta gehienez bost espezialistez osatuko da, Artez Blai Kultur Elkarteko zuzendaritza taldeko kideren bat idazkari dela. Erabakia apelaezina izango da.

10.- ARTEZ BLAI Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Sarian parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

11.- Oinarri hauetan aurreikusi ez den edozein gai epaimahaiak eta bere idazkaritzak argituko du eta hurrengo deialdietan jasoko da.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)