Albisteak

Ataramiñeren nobedadeak

Asteazkena, 2017-12-13

Euskal errepresialiatu politikoen literatura koadernoak plazaratu ohi ditu Ataramiñek, izan hitzez zein marrazkiz. Aurten lau liburu plazaratu dituzte: 2017ko Ataramiñe urtekaria 12 preso politikoren lanekin; Jexuxmari Zalakainen Errezel berdeak memoria eta hausnarketa liburua; Ibon Muñoaren Udaberrian biziko gara, kartzelako kronika eta bizitza bertsotan; Xabier Ugartek idatzi eta Kepa Etxeberriak ilustratutako Axelko eta Otsoko bertsotan haurrentzako ipuina. (Argazkia: GARA).

Hauek dira aurtengo Ataramiñeren nobedadeak:

Ataramiñe 2017

ataramiñe 17

Parte hartzaileak:

Testuak: Karlos Cristobal Martinez, Aletxu Zobaran Arriola, Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre, Fernando Alonso Abad, Ibon Muñoa Arizmendiarrieta, Aitzol Iriondo Iarza, Jabi Gallaga Ruiz, Olatz Lasagabaster Anza.

Marrazkiak: Mikel Orbegozo Etxarri, Itziar Moreno Martinez, Sergio Polo Escobes, Oier Andueza Antxia.

 

Errezel berdeak, Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

 

errezel berdeak

Kartzelako denbora estuan, ziegan sartuta, Jexuxmari Zalakain leihoaren aurrean jarri eta barroteetatik barrena joan da, leihoko errezel berdeen laukian ageri zaion munduari begira. Une horretan erlojua gelditu da; denboraren baitan murgildu eta bere bizitza ikusi du: baserria, familia, seminarioa, klaretiarren anaidia, irakaskuntza, kazetaritza, kartzela… Orratzak berriro martxan hasi direnean, Errezel berdeak liburuan bildu ditu oroimenak. Kartzelako sekuentzia batzuek tartekatu ditu hala ere, irakurlea ere leihoaren alde horretan jartzeko. Eta amaitzeko, kartzelatik irten eta bi urtera egindako hausnarketa, beti ere bizitzaren jarioa herrian eta konpromisoan kokaturik.

Jexuxmari Zalakain 18/98 auzian epaitu zuten Egin egunkariko administrazio-kontseiluko kide izateagatik. 2007ko azaroaren 30ean espetxeratu zuten 8 urteko espetxe zigorra betetzeko. Espetxealdia, ia osorik, Palentziako Dueñas espetxean egin zuen. 2015eko irailaren 27an irten zen kalera.

Udaberrian biziko gara, Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

Udaberrian biziko gara

(Amaia Ereñagaren hitzaurretik zatia:) Linealtasun horren aurka borrokatzen ari da etengabe Muñoa letra hauetan. Atzera eta aurrera dihardu: orain, iraganera zabaltzen duen leiho batetik arnasa hartuz; ondoren, munduan gertatzen ari diren gertakizunei bere talaia bakartitik begiratuz, eta oro har urruti eta gertu duen Euskal Herri amestua begi bistatik galdu barik. Eta beti, baina beti, sabai-leihoetatik laprast egiten duten sentimenduak nonahi ageri dira. Garratz, goxo, zintzo, sakon, mingarri.

Axelko eta Otsoko bertsotan, Xabier Ugarte (testuak) eta Kepa Etxeberria (marrazkiak)

axelko eta otsokoIkus HEMEN liburua osorik.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)