Albisteak

Atzoko eta gaurko kresalak, Bilbon aztergai

Astelehena, 2018-06-04

Egunotan, Bilbo Zaharra Forumean, Domingo Agirreren Kresala liburua hartuko dute hizpide. Itxaro Borda, Koldo Izagirre, Harkaitz Cano eta Kirmen Uribe arituko dira hizlari lanetan. Lau saioak Bilboko Plaza Barrian egingo dira, Euskaltzaindiak duen egoitzan.

Ekainak 4 astelehena

Itxaro Borda   

“Atzoko eta gaurko kresalak”

19:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon.


Ekainak 5 asteartea

Koldo Izagirre 

“Arranondotik Trintxerpera Galizian barrena”


Harkaitz Cano       

“Kresalaren haritik, gaurkotasun apunteak”

19:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon.


Ekainak 6 asteazkena

Kirmen Uribe   

“Haurtzarominak Agirreri”

19:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon.

 


Astea biribiltzeko, Kresala-ren irakurketa publikoa

Bilbo Zaharra euskaltegikoek Klasikoen irakurketa jarraitua antolatu dute hamaikagarrenez. Aurten, Domingo Agirreren Kresala liburua hautatu dute. Ostegun honetan egingo da irakurketa, Bilboko Arriaga antzokian. Ekitaldi honi buruz idatzi genuen duela egun batzuk. Hauxe esteka: Kresal usaina Bilbo Zaharra euskaltegiaren ikasturte amaieran.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)