Albisteak

Danele Sarriugarteri elkarrizketa Irakurrieranen

Asteartea, 2018-04-17

Danele Sarriugarte elkarrizketatu berri du Leire Palaciosek Irakurrieran saioan, Azala erre (Elkar) nobelaren harira. Jarraian entzun dezakezue saioa osorik.

Liburuaren erreseina

"Orduantxe abiatu zen dena, Mirenek ahaztu zuenean zergatik maite izan zuen argazkiak egitea, zertarako egin izan zituen, Miren hasi zenean argazkiak egiten soilik asetzeko besteak, soilik jarraitzeko nor izaten: hamabost atsegin dut, hogeita sei bertxio. Agerraldi publiko bakoitza epaiketa bat, erregu bat: zer egin behar dut, zein izan, ez nazazun ahaztu, maita nazazun oraindik".

azala-erre_txalaparta_eus

Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI. mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean pertsonaz? Nola kudeatu arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konpromisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak: horiek guztiak dira Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak.

Liburuaren aurkezpena

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)