Albisteak

Durangoko Udalak Julene Azpeitia Lehiaketaren edizio berri bat iragarri du

Asteazkena, 2018-04-04

Haurrentzako nahiz helduentzako lehiaketa honetan ipuinak, olerkiak nahiz bertso paperak sarituko dira. Idazlanak aurkezteko azken eguna apirilaren 20a izango da.

1. Julene Azpeitia Lehiaketan honakoak izan daitezke parte-hartzaile:

a) Durangoko eskoletako gazteak eta kanpoko eskoletan ari diren gazte durangarrak, 18 urte artekoak.

b) 18 urtetik gorakoan, edonor.

 

2. Lanok euskaraz beharko dute idatzita egon, eta argitaratu gabeak beharko dute izan. Ipuinak, olerkiak edo bertsoak ondorengo ezaugarri tipografikoekin idatzita aurkeztu behar dira:

Letra tipoa: Univers, Arial, Times New Roman edo antzeko bat. Puntua: 11 edo 12. Lerroen arteko tartea: 1,5.

3. Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat soilik. Egilearen datuak (izen-deiturak, adina, maila, telefonoa, helbidea eta lanaren lema) kartazal batean sartuko dira eta azalean lanari jarri zaion lema bera idatziko da. E-mailez bidalitako lanen kasuan, ipuina, olerkia edo bertsoa fitxategi batean bidaliko da “ipuina”, “olerkia” edo "bertsoa" izenarekin eta egilearen datuak “egilea” izeneko beste fitxategi batean.

4. Epaimahaia Durangoko Udaleko Euskara Sailak izendaturiko zenbait adituk osatuko dute.

5. Ipuinak, olerkiak edo bertsoak aurkezteko azken eguna apirilaren 20a izango da. Posta arruntaz bidali daiteke ondoko helbidera:

Julene Azpeitia Lehiaketa

Durangoko Udala-Euskara Saila

Barrenkalea 17

48200 Durango


Edo posta elektronikoz bestela:

juleneazpeitia@durango.eus


6. Epaimahaiak maiatzaren 25ean emango ditu ezagutzera irabazleen izenak. Gero, ekainaren 3an, jendaurreko ekitaldi bidez banatuko dira sariak Plateruena Kafe Antzokian.

7. Epaimahaiak sariren bat ez ematea erabaki dezake. Bestalde, saritutako lan guztiak antolatzaileen esku geratuko dira, eta Udaleko Euskara Saila berauek argitaratzeaz arduratuko da.

8. Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea dakar.


Sariak (18 urtetik gorakoen atalean)

Ipuinak

Luzera: 4-8 orrialde artekoa.

Saria: 600 euro.

 

Olerkia

Luzera: 50-70 lerro.

Saria: 300 euro.

 

Bertsoa

Luzera: 8 bertso.

Saria: 300 euro.

 

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)