Albisteak

"Ekin eta joka" liburuaren aurkezpenetan, antzerkia gogoetagai

Asteazkena, 2019-04-03

Ekin eta joka liburutik abiatuta, euskal teatro garaikidea gogoetagai izango dute datozen asteetan hiru ekitaldietan: apirilaren 5ean Bilbon, apirilaren 13an Gasteizen, eta maiatzaren 13an Donostian. Ekitaldi bakoitzean galdera bat erantzuten saiatuko dira. (Argazkian: ERTZAK ekimeneko mahai-ingurua, pasa den larunbatean).

Hauek izango dira hitzorduak:

-Apirilak 5 19:00, Bilboko Skolastikan. Parte hartzaileak Amaia Alvarez (egile eta koordinatzailea) eta Agus Perez (egilea). “EUSKAL TEATROA ETA IRAGANA: Idatzia dago euskarazko teatroaren historia?"

-Apirilak 13 16:00, Gasteizko Baratza aretoan. Parte hartzaileak: Amaia Alvarez (egile eta koordinatzailea), Idoia Gereņu (egilea), Oier Guillan (EHAZEko kidea). Ondoren mahai-ingurua egingo dute Iņaki Ziarrusta, Amancay Gaztaņaga eta Bapatean zirkoko kideekin, “EUSKAL TEATROA ETA ORAINA: Euskal arte eszenikoen zergatia, norentzat eta norainokoak.”

-Maiatzak 13 19:00, Donostiako Tobacco Days liburu-denda. Parte hartzaileak: Idoia Gereņu (egilea), Arantzazu Fernandez (egilea), Karlos del Olmo (egilea) eta Oier Guillan (EHAZEko kidea). “EUSKAL TEATROA ETA ETORKIZUNA: Zeintzuk dira euskarazko teatroaren garapenerako erronkak?"

EHAZE-EkinEtaJoka-azala

Ez dira hauek azkenaldian EHAZEk euskarazko teatroaz bultzatu dituen gogoetari loturiko ekimen bakarrak. Pasa den astean ospatutako Ertzak jaialdian, Lekeition, mahai ingurua egin zen, eta euskal teatroaren nondik norakoak mintzagai izan zituzten, azken hamarkadetan puri – purian egon diren eztabaidak bere horretan daudela aipatu zelarik bertan. Kasu, amateurra eta profesionalaren arteko banaketa eta talka, edo kulturaren egoera prekarioaren aurrean definizioen ezintasuna, euskal antzerkiaren errealitatea ulertzeko sentsibilitate ezberdinak euskal eszenaren testuinguruan, lehentasun eta estrategia ezberdinak konpainien eta eragileen aldetik...

Hiru hitzordu hauetan Ertzak jaialdian aipatutako gaiei jarraipena eman ahal izango zaie, modu irekian eta publiko aurrean.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)