Albisteak

Errezitaldiak eta liburu aurkezpenak, Poesiaren Egunaren aitzakian

Astelehena, 2017-03-20

Poesiaren Nazioarteko Eguna bihar izango bada ere, Donostia partean gaur hasiko dituzte ospakizunak. Patxi Zubizarretak Hegan egin nahi duten arrainak gara errezitaldi musikatua aurkeztuko du arratsaldeko 19:30ean Victoria Eugenia Club aretoan. Ez da egun seinalatu honen bueltan eskainiko duen saio bakarra izango. Bihar Miguel Hernandezen poesia ekarriko du gogora Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.

Poesiaren Egunaren inguruko jardunaldiak gaur bertan abiatuko dira Donostian. Hegan egin nahi duten arrainak gara errezitaldiaren iragarria dago Victoria Eugenia Club aretoan. Patxi Zubizarreta idazlea lagun askorekin batera taularatuko da arratsaldeko 19:30ean. Sarrera librea izango da baina aurrez gonbidapenak jaso beharko dira Victoria Eugeniako leihatilan (egunean bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera).

Bihar, Karmelo C. Iribarren poetaren txanda izango da. Bere azken poesia liburua aurkeztuko du Ernest Lluch Kultur Etxean.


“Hegan egin nahi duten arrainak gara”

Eguna: Martxoak 20 astelehena, 19:30ean.

Non: Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan.

Partehartzaileak: Patxi Zubizarreta, Garazi Hach Embarek, Maddi Oihenart, Felipe Barandiaran, Pello Ramirez, Mintxo Cemillán.


“Pequeños incidentes”, El amor, ese viejo neón”

Eguna: Martxoak 21 asteartea, 19:30ean.

Non: Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean.

Partehartzailea: Karmelo C. Iribarren.


MiguelHernandez

Bilbon, Miguel Hernandez gogoan

Poesiaren Egunaren harira, Bilboko Udalak Miguel Hernandez (1910-1942) poetaren omenezko errezitaldia antolatu du. Honakoan ere, Patxi Zubizarreta izango da partehartzaileen artean. Astearte honetan, hilak 21, arratsaldeko 19:30ean Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Ekitaldirako sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Bertaratzerik ez dutenek, streaming bidez jarraitu ahal izango dute www.kulturguneatb.eus web orrian.

Joserra Senperena piano joleak, Udane Goikoetxea kazetariak eta Patxi Zubizarreta idazleak gidatuko dute errezitaldia. Bilboko Udaletik aditzera eman dutenez, “MiguelHernandezen poema ezagunenetako batzuk jasoko dituzte errepertorioan, Canción última, Boca que arrastra mi boca, Cancionero y romancero de ausencias, besteak beste. Baita euskarara itzulitako zenbait poema ere: Tipularen sehaska kanta (Las nanas de la cebolla) edota Haur itzaina (El niño yuntero)”.

Argazkia: Centro Virtual Cervantes.

Honen harira, bada Munduko Poesia Kaierak bilduman Miguel Hernandezi eskainitako liburuxka. Josu Landa arduratu zen itzulpen lanaz. Esteka honetan topatuko dituzue kaieran jasotako poema denak: Miguel Hernandez (Munduko Poesia Kaierak, 2014).


Miguel Hernandezen omenezko errezitaldia

Eguna: Martxoak 21 asteartea, 19:30ean.

Non: Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.

Partehartzailea: Joserra Senperena, Udane Goikoetxea eta Patxi Zubizarreta.


Beste hiru kaiera gehiago

Munduko Poesia Kaierak bildumako liburuxkak ere, Poesiaren Egunaren aitzakian aurkeztu ohi dira. Hauek dira aurtengoan plazaratuko dituzten autoreak: Adrienne Rich (1929-2012), Maialen Berasategik euskaratua; Alfonsina Storni (1892-1938), Uxue Alberdik euskaratua; Dylan Thomas (1914-1953), Iker Alvarezek euskaratua.

Hiru koaderno hauek martxoaren 30ean aurkeztuko dituzte Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan eskainiko duten prentsaurrekoan.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)