Albisteak

Euskal komikiaren sorlekuan barrena

Osteguna, 2018-07-12

Euskal komikiaren sustraiak Donostian daude. Lehen argitalpenak bertan sortu edota inprimatu ziren. Tokien eta hastapeneko lehen argitalpen horien berri emateko asmoz, ibilbide bat antolatu dute larunbat honetarako. Komikigunetik abiatuko dira eguerdiko 12:00etan.

Ekimen honen bitartez, Donostia komikiaren euskal hiriburua dela erakutsi nahi dute. “Donostian sortu zen euskarazko komikia, lehenik prentsan eta beranduxeago aldizkarietan”, Komikigunetik aditzera eman dutenez. Lehen euskal komiki tira (1894), Txistu (1927), Poxpolin (1935), Pan-pin (1960), Ipurbeltz (1978), Habeko mik (1982) eta Xabiroi (2005) egitasmoak dira baieztapen horren adierazgarri nagusiak.


Marrazkilariak, bidelagun

Larunbaterako prestatu duten  ibilbidean zehar “argitalpen horiek zein etxadi, solairu edo lokaletan sortu ziren ikusiko dugu. Eta era berean sorkuntza puntu hauen artean dagoen distantzia laburrari ere erreparatuko diogu. Horretarako bidelagun izango ditugu Mikel Begońa (euskal komikiaren historian aditua), Unai Iturriaga (bertsolaria eta marrazkilaria) eta Ainara Azpiazu Axpi eta Mikel Antero marrazkilariak”.


Euskal komikiaren ibilbidea Donostian

Uztailak 14 larunbata, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Komikigunean hasi eta bukatuko da ibilbidea. Reyes Catolicos Kalea, 16, 20006 Donostia.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)