Albisteak

Euskara ala ezkara, Harkaitz Canoren azken aurreko manifestua

Astelehena, 2018-10-15

Urriaren 6an "Euskara al ezkara" jardunaldia antolatu zuen Elgoibarko Izarra elkarteak. 120 lagun elkartu ziren bertan, besteak beste eztabaidak, hitzaldiak, mahai-inguruak, zuzeneko muralgintza eta kontzertuak gozatzera. Harkaitz Canok "Azken aurreko manifestua" izeneko testua irakurri zuen eta berehalako inpaktua izan zuen, egun haren ostean ere ahoz aho zabaldu dena. Antolatzaileek interbentzioaren lehenengo partea zabaldu dute bideoan, eta aurki zabalduko dituzte beste biak. (Argazkia: Barren).

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)