Albisteak

"Eztena-liburuak" aurkezteko jaialdia Mikelazulon

Osteguna, 2018-10-25

"Eztena-liburuak" agitalen proiektua aurkezteko jaialdia antolatu dute larunbatean Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean. Sei titulu plazaratu zituzten ekainean (hiru euskaraz eta hiru gaztelerz) eta orain liburu-dendetara zabalduko dituzte. Proiektua aurkezteko liburuetako egile batzuek sorturiko hiru pieza eszeniko labur ikusi ahal izango dira, Ttak teatroa, J.B.Pedradas eta Legaleon-T.ren eskutik.

Ekainean bi proiektu berrirekin ospatu zuen Eztena arte eszenikoen jaialdiak bere X. urteurrena: batetik, urteotan jaialdian parte hartu zuen jende gzutia saritu zuen gala (ikus bideoa behean), bestetik "Eztena-liburuak" bildumako lehen sei tituluak. Eztenako kideen esanetan, "lan eszenikoen eta dramaturgia berrien ikusgarritasuna bultzatu nahi duen proiektua da" argitalpenena.

Hauek dira plazaratu diren liburuak (ikus ekaineko albistea):

-Zapatak, Joxemari Carrererek idatzia, Ttak tatroak taularatua. (Ikus Amuak atalean).

-Aitaren larrua, Tripak kolektiboarena. (Ikus Amuak atalean).

-Ametsen faktoria, Jose Martin Urrutia “Txotxe”k idatzia, Karrika taldean taularatua.

-Ella y él: Ficciones, Legaleon-T.rena.

-Tres Pedradas, Javier Barandiaranena.

-Abandónate mucho, Las XLena.

Eskeleto anderea TTak teatroaTtak tatroa, Ainhoa Alberdi, Eskeleto anderea

Bilduma aurkezteko jaialdia larunbatean

Bilduma jendaurrean aurkezteko jaialdia antolatu dute larunbatean (urriak 27, 19:00) Mikelazulo kultur elkartean. Ekimen honen bitartez liburuak banatzen hasiak direla iragarri nahi dute. Oraingoz Donostiako Hontza, Tobacco Days eta Kaxilda liburu-dendetn dago salgai, eta lster beste batzuetara iristea espero dute. Emailez ere eros daitezke liburuak: eztena@liburuak.eus

Jaialdian liburuetako sortzaile batzuek sortutako hiru pieza berri ikusi ahal izango da. Hauxe da egitaraua:

1. 19:00etan liburuen aurkezpena, egileen eta Eztenako kideen eskutik.

2. Hiru liburuetako egileek prestaturiko hiru pieza eszeniko berri:

-J.B. Pedradas: “El hombre blandengue”

-Ttak teatroa: “Eskeleto anderea”

-Legaleon-T: “Autoentrevista anónima”

3. Zizka-mizka.

El Hombre Blandengue J. B. PedradasJ.B. Pedradas El hombre blandengue

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)