Albisteak

Bikoteka egiteko moduko tailerra

Asteartea, 2017-12-19

Harkaitz Cano idazleak eta Aitziber Alonso marrazkilariak gidatuko dute 'Biko Teka 2018' ikastaroa. Partehartzea ere hala beharko du izan, binakakoa. Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da lau egun eta erdiko tailer trinko honetan.

Zein da liburu ilustratu baten abiapuntua? Nola eraikitzen da pertsonaia bat irudiz eta nola hitzez? Nola sekuentziatzen da istorio bat? Nola atera dakioke ahalik eta etekinik gehien irudizko lengoaiari, hitzek diotena literalki ilustratu beharrean istorioari dimentsio berri bat emateko? Nola argitaratu liburu ilustratu bat? Nola funtzionatzen du album ilustratuen edizioaren munduak gurean?

Biko Teka tailerrean izena ematen dutenek galdera hauen erantzunak jasoko dituzte. Idazleak eta ilustratzaileak bikoteka jarriko dituzte eta modu praktikoan nork bere lanera bideratutako erabakiak hartzen laguntzea da helburua.

Aitziber Alonsok eta Harkaitz Canok gidatuko dute tailerra. Liburu grafikoak argitaratzen dituzten Unai Pascual (Denonartean) eta Pello Elzaburu (Pamiela) editoreak ere gonbidatu dituzte, euskal album ilustratuen edizioa bertatik bertara ezagutzeko.


Norentzat da egokia?

Gehienez irudigile eta idazle banak osatutako zortzi bikotek hartuko dute parte.

Parte hartzeko baldintza orokorrak:

- Idazle eta ilustratzaileek parte hartu dezakete, bakarka zein binaka. Bakarka aurkezten direnei bikotea aurkituko zaie, posible den heinean.

- Parte-hartzaileek ez dute zertan lan argitaraturik izan behar eta aurkezten diren hautagaien artean egile berriak lehenetsiko dira.

- Parte-hartzaileek euskaraz jakin behar dute.

- Galtzagorri Elkarteko bazkide izatea baloratuko da.


Noiz eta non?

Urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra, Iruņean Descalzos kaleko Igogailu ondoko udal aretoan.

Urtarrilaren 29tik otsailaren 1era, egun osoz:

Goizeko 9:00etatik 14:00etara (ordu erdiko atsedenarekin).

Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Azken saioa, otsailaren 2koa, goizez: 9:00etatik 14:00etara.


Epeak:

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 15a izango da.

Aukeratutakoei 2018ko urtarrilaren 22rako erantzungo zaie.


Captura-de-pantalla-2017-02-24-a-las-12.22.33

Argibideak non?

943471487

www.galtzagorri.eus

galtzagorri@galtzagorri.eus


Antolatzaileak: Iruņeko Udala, Galtzagorri Elkartea.

Laguntzailea: Haurrentzako album ilustratuak sortzeko Etxepare Saria.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)