Albisteak

Garbiņe Ubedak Jasone Osororen lekukoa hartu du Idazle Elkarteko lehendakari karguan

Astelehena, 2018-03-19

Garbiņe Ubeda Goikoetxea idazlea izango da Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria datozen lau urteetan. Berarekin batera Nora Arbelbide, Ana Galarraga eta Peru Iparragirre batu dira EIEko Zuzendaritza Batzordera.

Garbiņe Ubeda Goikoetxea idazlea aukeratu du lehendakari Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) Batzar Orokorrak. Aurreko larunbatean Bilboko Azkuna Zentroan eginiko bilkuran hartu zen erabakia, aho batez hartu ere. Elkarteko zuzendaritzak berak proposatu zuen Garbiņe Ubeda Goikoetxea lehendakari kargurako eta, bazkideen babesa lortuta, azken lau urtetan kargu horretan egondako Jasone Osororen lekukoa hartuko du.

EIEBatzarra02

Zuzendaritza batzordean, hiru kide berri 

Garbiņe Ubeda Goikoetxearekin batera Nora Arbelbide, Ana Galarraga eta Peru Iparragirre aukeratu dituzte Zuzendaritza Batzordeko kide berri gisa.

Horretaz gain, 2017ko balantzea eta 2018 urterako egitasmoak eta aurrekontuak aztertu eta bozkatu zituzten. EIEko zuzendaritzaren proposamen denak aho batez onartu ziren. Batzar Orokorraren aurretik, Ez Ohiko Batzar Berezia egin zen elkarteko estatutuetan bazkide gazteen taldea sortu eta haiei bidea emateko.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)