Albisteak

Gaur abiatuko da Literaktum jaialdia

Azaroaren 25era bitarte, hitzen hiria izango da DonostiaAsteartea, 2017-11-14

Aurten, udaberritik udazkenera atzeratu dute Literaktum. Atzerapenak, ordea, hazteko aukera eskaini dio Donostiako literatura jaialdiari. Baina haziera ez da soilik kuantitatiboa izan. “Programazioan igartzen da Literaktum-ek eman duen saltoa”. Iñaki Gabarain jaialdiko antolatzailearen hitzak dira hauek. “Jarduera gehiago, gonbidatu gehiago, atal berriak... Kolaboratzaile sare zabalago bat ere osatu dugu”. Gabarainek, bereziki, saretzeak dakarren indarra nabarmendu nahi du.

Hazi den arren, Literaktum jaialdiak bere bi ezaugarri nagusiak mantendu ditu. Lehena, literatura beste kultur jarduera batzuekin uztartzeko joera. “Literatura beste diziplina batzuekin konektatuta ulertzen dugu”. Iñaki Garabainen ustez, hori da Donostiako literatura jaialdi honen ikurretako bat.

Bigarren ezaugarria lan egiteko moduarekin lotuta dago. Iñaki Gabarainek dioenez, “Literaktum sarean gauzatzen den jaialdi bat da. Energia batuketa bat da eta horrek indar berezia eta propioa eskaintzen dio”. Donostiako Kultur Etxeak, udal liburutegiak, Koldo Mitxelena Kulturunea, San Telmo museoa, hiriko liburu dendak eta bestelako eragileen arteko elkarlanaren emaitza da jaialdia.


Atal berriak, konplize berriak

Haztearekin batera, atal berriak gehitu dituzte egitarauan. Liburu Lurraldea izenekoan, esate baterako, liburu-denden jarduerak batu dituzte. Gipuzkoako Liburu-denden Elkartearekin batera, hitzordu hauek lotu dituzte:

Liburu Lurraldea

Azaroak 16 osteguna, Harkaitz Cano eta Maite Gurrutxaga Elkar aretoan, 12:00etan.

Azaroak 18 larunbata, Santiago Alba Rico eta Ixiar Rozas Kaxilda liburu-dendan, eguerdiko 12:00etan.

Azaroak 21 asteartea, Xabier Gutiérrez Elkar aretoan, 19:00etan.

Azaroak 25 larunbata, Benjamín Prado Troa Zubieta liburu-dendan, 10:00etan.

Baina eragile gehiago ere batu dira antolaketa lanetara. San Telmo Museoa, Tabakalera eta EHU hainbat ekitaldiren sustatzaile izango dira. Iñaki Gabarainek eman zituen elkarlan hauen xehetasunak:


Koldo Mitxelena Kulturguneko ekitaldiak

Gipuzkoako Foru Aldundia da jaialdi honen beste zutarri garrantzitsu bat. Koldo Mitxelena Kulturuneak Komikilabea eta Literaktum jaialdien arteko zubi lana egingo du. Horretaz gain, David Foenkinos idazle frantziarraren hitzaldia eta Marta Sainz eta Sara Mesa idazleen solasaldien aterpe izango da KMK-ko hitzaldi aretoa. Patxi Presak eman zituen ekitaldi hauen inguruko azalpenak:


Literaktum. Programazio nagusia

Nobela eta historia:

Azaroak 14 asteartea: Almudena Grandes, Okendo K.E., 19:30.

Azaroak 16 osteguna: Uxue Alberdi, San Jeronimo aretoa, 19:30.

Azaroak 24 ostirala: Ignacio Martínez de Pisón eta Bernardo Atxaga, Kutxa Kultur, 19:00.


Utopiak:

Azaroak 17 ostirala: Fernando Vicente, Diego Moreno, Iñaki Urdanibia, Troa Zubieta liburu-denda, 19:00.

Azaroak 20 astelehena: Iván Repila eta Sergio del Molino, San Jeronimo aretoa, 18:30.

Azaroak 22 asteazkena: Belén Gopegui, Tabakalera, 18:30.


Nobelaren ikuspegiak:

Azaroak 22 asteazkena: David Foenkinos, Koldo Mitxelena Kulturunea, 19:30.

Azaroak 23 osteguna: John Banville, San Telmo Museoa, 19:30.

Azaroak 25 larunbata: Sara Mesa eta Marta Sanz, Koldo Mitxelena Kulturunea, 19:30.


Besteak:

Azaroak 15 asteazkena: Rosa Montero, Tomasene KE, 19:30.

Azaroak 15 asteazkena: Mikel Ayestaran, Ane Irazabal, Karlos Zurutuza, San Telmo Museoa, 19:30.

Azaroak 21 asteartea: Eider Rodriguez, Ernest Lluch KE, 19:30.


Literaktum Txikia

Aurreko edizioetan, ohikoak izan dira haurrentzako ekitaldiak. Aurten, ordea, gaztetxoek programa propioa izango dute eskura: Literaktum Txikia. “Literatura haurrei bideratzea da helburua”, Elena Oregi Haur Liburutegiko eta Dokumentazioguneko arduradunaren esanetan. Irakurtzeko txokoa, kontalarien presentzia, ilustrazio erakustaldiak, sormen tailerrak... Eskaintza oparoa da.

Jarduerak bezain ugariak izango dira erakusketak. Horietako bi, Aieteko Kultur Etxean ipini dituzte. Wangari Mathaai eta bakerako zuhaitzak erakusketa Aitziber Alonsorekin ilustrazioekin eta Uxue Alberdiren hitzekin osatuta dago.

Ez da Aiete Kultur Etxean egingo den erakusketa bakarra izango. Dick Bruna marrazkilari herbeheretarraren irudiak ere aurkituko dituzue bertan. Miffy pertsonaiaren egilea da Bruna eta aurten zendu da. Bere marrazkien lamina originalak batu dituzte propio Dick Bruna, Miffyren mundua erakusketan.

Irati Egurenen irudiekin eta Miren Amurizaren testuekin osatuta dago Bainera bete itsaso erakusketa. Tomasene Kultur Etxean egongo da erakusketa hau ikusgai.

Halaber, egunotan San Telmo museoan den Uhartearen altxorra ere Literaktum-en egitarauan batu dute.


Egitarauaren xehetasun denak esteka honetan topatuko dituzue: Literaktum 2017.

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)