Albisteak

"Genero-praktikak" antzerki zikloa eta ikastaroa

Asteazkena, 2017-12-27

Datorren astean ekimen bikoitza antolatu du Oiartzungo Ehuntze espazioak: “Genero-praktikak” batetik antzerki zikloa, bestetik ikastaroa. Besteak beste, Miren Gaztaņagak Stereo pieza taularatuko du, eta ondoren piezan oinarritua EHAZEren eskutik publikatu duen liburua aurkeztuko du, solasaldi baten bitartez. (Argazkia: Ainhoa Resanorena, "Stereo" liburutik).

Generoa sorkuntza eta artearen ikuspegitik aztertu dute abenduan hasitako “Genero-praktikak” ikastaro sortan Oiartzunen, Idoia Beratarbide Arrietak gidatzen duen Ehuntze sormen espazioaren eskutik. Lehenbizi Iratxe Retolazarekin literaturaren bidetik aztertu zituzten norberak duen genero-begirada eta aurreiritzia, ondoren Ainara Lasarekin Virginie Despentesen King Kong teoria liburuan murgildu ziren, objektuak eta argazkigintza adierazpide.

Urtarrilaren 2tik 5era osatuko dute hirugarren ikastaroa, antzerkiari loturikoa, modu intentsiboan. Lau egunez honakoa izango dute ikasleek bidea: goizetan Miren Gaztaņaga eta Ainara Gurrutxagak gidatuko dituzte jolas fisikoak, arratsaldez Metrokoadroka kolektiboko bost lagunek sorkuntzara bideratuko dituzte ikasleak.

 Genero-praktikak 2017 Ehuntze

Antzerki zikloa, publikoari irekia

Ikastaroak irauten duen egunetan, antzerki programazioa antolatu dute iluntzeetan, publikoari irekiak, Oiartzungo Udala eta Oiartzungo Antzerkizaleekin elkarlanean. Honatx egitaraua:

-Urtarrilaren 2an, 20:00etan Ehuntze sormen espazioan: King Kong neska antzezlana, Josune Gorosteguiren eskutik.

kingkong3

-Urtarrilaren 3an, 20:00etan Ehuntze sormen espazioan: Mr Seņora antzerki-errezitaldia. Metrokoadroka kolektiboaren eskutik.

mr seņora

-Urtarrilaren 4an, 20:00etan, Udal Pleno Aretoan: Stereo Miren Gaztaņaga eta Ainhoa Jauregiren eskutik.

Stereo pieza eskaini ostean, solasaldia egingo dute egileekin, piezan oinarritua EHAZEren eskutik publikatu duten liburua aurkezteko.

Stereo

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)