Albisteak

'Hamar' liburua plazaratu du Pasazaite argitaletxe sortu berriak

Asteartea, 2012-07-24

Udak eman dituen sorpresen artean nabarmentzekoa da Pasazaite argitaletxearen sorrerarena. Andrej Longo-ren Hamar narrazio liburua da argitaletxearen lehen emaitza, Josu Zabaletak ekarri du italieratik euskarara.

Kalitatezko literatura euskarara ekartzeko konpromisoarekin jaio da Pasazaite argitaletxea. Itzultzaileari garrantzia eta ahotsa emango diote proiektuan. Honela aurkeztu dute beren burua argitaletxeko kideek:

''Bi urtez amets bat baizik ez zen izan argitaletxe hau, amets bat eta Donostiako tabernaren bateko paperezko zapietan zirriborratutako zenbaki batzuk.

2011 bukaera aldera, tabernako zerbitzariak aurpegi iluna jartzen hasi zitzaizkigunean, proiektuak aurrera egin behar zuela erabaki genuen eta, ezin baitzuen bestela izan, taberna bateko terrazan sortu zen Pasazaite liburuak izena ere.

Gure liburuak inportatuak dira, mendietan zehar datozkigu artzainen baten bizkar-zorroan, itsasoz arrantzontziren baten sotoan, autobidez bidesarien ordaintokiak hozkailu-barruan sarturik igarota.

Gure mugako kabinan jasotzen ditugu, eta handik igortzen dizkizuegu zuei''.

Hementxe dituzue proiektu berri hau gertutik ezagutzeko bide batzuk:

Pasazaite

Sustatuko aurkezpena

Albiste honen uberan:

Berria

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)