Albisteak

Antisemitismoa hizpide duen albuma

Harriet argitaletxeak Hegoak astinduz albuma plazaratu duOstirala, 2017-07-21

Bigarren Mundu Gerran kokatzen da Hegoak astinduz (Harriet) album ilustratuaren trama. Simon eta Ana gaztetxoak dira protagonistak. Eta hain zuzen, hori da lan honen bereizgarri nagusia: ume batzuen begietatik hurbilduko gara garai ilun eta gogor hartara.

Hegoak astinduz (Harriet) albuma bi liburukiz osatzen da. Lehenean, Simon gazte judutarraren istorioa ezagutuko dugu. Frantziako umezurtz-etxe batean bizi da eta hegaztiak ditu gustuko. Haiei begira izaten da denbora luzez. Bigarren Mundu Gerra hasi berri da eta judutarren aurkako jazarpena larrutik pairatzen hasiko da Simon.

Bigarren zatian, Simonek Ana ezagutuko du. Simonek bezalaxe, Anak animaliak ditu maite. Simon bezalaxe, judutarra da Ana. Biak adin berekoak dira, eta biak dabiltza naziengatik ihesi. Biak atxilo hartuko dituzte gero. Eta biek kontzentrazio eremu batean amaituko dute azkenik.


Gatazka, bere gordinean

Laurent Galandon eta Arno Moninen lan honetan, beraz, antisemitismoa da gai nagusia. 40ko hamarkadan, Europako lur okupatuetan eman zen gatazka modu gordinean ageri da. Tematika honen gainean, fikzio lan ugari egin dira. Hegoak astinduz (Harriet) album ilustratuak badu ordea, bereizgarritasun bat: ume baten begietatik hurbilduko gara garai hartara.


Kritika, alde

Hitzak bezain adierazgarri dira marrazkiak. Arno Moninen luma errealista da. Eszenak ikusgarriak dira. Une jakin batzuetan, ikusgarri bezain izugarri.

Bamboo argitaletxearen bitartez hasi ziren elkarrekin lanean Laurent Galandon gidoigilea eta Arno Monin marrazkilaria. Hegoak astinduz izango da bien artean osatu duten libururik ezagunena. Frantzian, arrakasta handia izan zuen album honek eta kritikaren laudorioak jaso zituen. Harriet argitaletxeak ekarri du euskarara eta Joanes Urkixok egin du egokitzapena.


HegoakAstinduz

Gazteentzat zein helduentzat

Gazte literaturaren arloan sailkatu bada ere, publiko guztietarako albuma da hauxe. Eztigarriak neurrian ditu. Gehiengo dira pasarte gordinak. Bigarren Mundu Gerraren arrastoaren atzetik dabilenarentzat, gomendagarria oso.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)