Albisteak

Hiru kaiera gehiago

Munduko Poesia Kaierak bildumako hiru antologia berri plazaratu dituzteAsteazkena, 2015-03-25

Susa argitaletxeak Munduko Poesia Kaierak bildumako hiru antologia berri aurkeztu ditu gaur. Honakoan, Anne Sexton poeta iparramerikarra, Sophia de Mello poeta portugaldarra eta Gabriel Ferrater poeta katalanaren lanak ekarri dituzte euskarara. Donostiako Kaxilda etxean egin den aurkezpenean, hiru itzultzaileek hartu dute parte.

Anne Sexton poeta iparramerikarra Harkaitz Canok euskaratu du. Donostiako idazlearen esanetan, autobiografikoa da Sextonen poesia. Poeta oparoa, bere buruaz beste egin aurretik zazpi poesia liburu plazaratu zituen eta, hil ondoren, beste hiru liburu. Poeta amerikarrari buruz (eta bere poesiari buruz) zertzelada batzuk ematen ditu ondoko bideoan.


Sophia de Mello, Portugalgo poesiaren dama

Sophia de Mello poeta portugaldarraren antologia Ińigo Roquek egokitu du. Itzultzailearen esanetan, "denborari buruzko poesia da Sophia de Mellorena". Umezaroa, orainaldi atormentatua eta  Grezia klasikoa dira Sophia de Melloren poesian behin eta berriz agertzen diren erreferentziak.

 


Gabriel Ferrater, lirika katalanaren berritzaile

Aritz Galarragak ekarri ditu euskarara Gabriel Ferrater poeta katalanaren hainbat poema. Oso ezaguna da Katalunian Ferrater, "baina bere obra akaso ez da hain ezaguna. Nolabait mitoak bere obra gainditu izan balu bezala".  Galarragaren esanetan, Gabriel Ferrater lirika katalanaren berritzaile izan zen. "Erabat bizirik dagoen tradizio baten abiapuntutzat jotzen dute Ferraterren obra".

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)