Albisteak

Hitzen Uberan: 2016-17 denboraldiko elkarrizketa guztiak

Ostirala, 2017-07-28

Ostiraletan argitaratzen ditugu elkarrizketak Hitzen Uberan atarian. Eremu digitalak ematen dizkigun aukeraz baliatuta, elkarrizketa sakonak egiten saiatzen gara, eta aktualitatearen zirimolan galtzen diren liburu eta ahotsei tokia egiten. 2016-2017ko azken ostirala dugun honetan, ikasturteko elkarrizketa guztiak bildu ditugu albiste bakarrean. Irakurketa on!

Iraila

Garazi Goia: "Mundu osoan hain ezaguna eta miretsia izan den idazle izugarri baten bizitzari buruzko beste perspektiba bat emateko ausardia izan zuen Naomi Woodek; asko idatzi da Hemingwayri buruz, baina inoiz ez dut aurkitu bere lau emazteen begirada eta pentsamenduak leku bakar batean gordetzen dituen libururik"

Unai Villena: "Polarizatutako eta azpimunduz betetako gizartean bizi gara, baina ez dut uste mundu horiek guztiz paraleloak direnik; intersekzio ugari dituzte eta etengabean ari dira nahasten"

Eneko Aizpurua: "Saiatzen naiz gizartean nahas-mahasean barreiatuta dauden errealitate puskak edo printzak jasotzen, piezak elkarrekin lotzen eta osatutako puzzleari esanahi bat bilatzen"

Urria

Peru Magdalena: Ikaragarri inbento ederra iruditzen zait bizitzea eta, horren erabateko kontzientzia bizitzeaz gain, ingurukoekin elkarbanatu gurako nuke guzti hau

Ander Odriozola: "Portua beti izan da pikareska leku bat. Legez kanpoko edo mugako ekintzetarako leku aproposa. Horrek ere erakargarria egiten du portua, ez?"

Edu Zelaieta: "Poema narratiboen eta narrazio poetikoen arteko lurralde batean koka litezke liburuko hainbat testu"

Azaroa

Patxi Larrion: "Garai bateko soziologia ulertzeko, literatura tresna egokiagoa eta hobea da"

Leire Bilbao: "Poeta ezagunak euskarara ekartzea bezain beharrezkoa iruditzen zait poeta ezezagunak ere ekartzea"

Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin", irudizketan

Mikel Etxaburu: "Kartzelak era askotakoak dira; zuk zeureak eta nik neureak, baina lotzen gaituen katea beti da kate bera"

Alaine Agirre: "Hegatsen helburua ez zen sormen lanak kaleratzea, eduki informatiboa eskaintzea baizik"

 Abendua

Kirmen Uribe: "Gerraren ondorioei buruz hitz egin nahi nuen nobelan"

Urtarrila

Iñigo Astiz: "Kixote hiltzen denean, sentitzen duzu benetan ezagutzen duzun norbait hil dela, ez pertsonaia bat"

Irati Jimenez: "Hitz bakar batean dagoen munduari begiratzean geure munduak agertzen dira"

Miren Gorrotxategi: "Naizenaren parte baten isla da baserri-giroa"

Otsaila

Arantxa Urretabizkaia: "Idazlearen betebeharra ez al da gauza deserosoak kontatzea?"

Luis Elizetxea: "Entseguetan ikusten duzu idatziriko guztiak ez duela balio eta malgua izan behar duzu"

Xabier Etxaniz Rojo: "Inguruan gertatzen dena kontatzea ere bada gure lana"

Aritz Gorrotxategi: "Zer gertatzen da gauzak hankaz gora jartzen direnean?"

Martxoa

Txakur Gorria kolektiboa: "Galbaherik pasatu beharrik ez izatea bikaina da: imajinatu badugu eta gustuko badugu, existituko da"

Mikel Hernandez Abaitua: "Benetako gertakari batean oinarritzen da nobelako plagioa, baina ez dut plagioa egin zuen idazlearen izena aipatu nahi izan"

Kattalin Miner: "Erabaki handiak bezain garrantzitsuak dira egunero hartzen ditugun erabaki txiki horiek"

Karlos del Olmo: "Arestiren antzezlanek oso itxura klasikoa izan arren, badituzte elementu iraultzaileak"

Aitziber Etxeberria: "Nire errealitatetik zeharo ezberdina den zerbait idazteak egunerokotasunetik alde egiten laguntzen dit"

Apirila

Arantxa Iturbe: “Idazten ari naizenean, entzuten ari naiz etengabe”

Martxel Mariskal: Liburu honetan oinazea dago, baina baita gozamena ere, poliki irakurriz gero

Maiatza

Iñaki Irasizabal: "Azken hogei urteotan ahaztu samar egon da politika, militanteen esku baino ez; orain, ordea, modan dago"

Ainara Gurrutxaga: "Egindako bidea ordenatu dugu, eta hartu ditugun hautuez kontzientzia hartu"

Diego Aldasoro: "Guztiok eduki behar genuke artea egiteko eskubidea"

Yolanda Arrieta: "Niretzat ahozkoa eta idatzizkoa iturri bereko bi ur dira"

Ekaina

Maialen Berasategi: «Poesiazale gehienek aurkitu ahalko dute bere egiteko zerbait Adrienne Richen aleen artean»

Beatriz Chivite: "Batzuetan hitz gutxirekin asko esan daiteke"

Alaine Agirre: "Kostatu zait neure buruari idazlea naizela onartzea"

Itziar Diaz de Ultzurrun: "Despentesen King Kong ez da ez ar ez eme: politikoki inposatu zaigun bitasunaz haraindikoa da"

Judit Ruiz de Munain, Jokin Mitxelena eta Patxi Zubizarreta, Zukafukamusuka liburuaz

Uztaila

Asier Osinalde: "Ipuinen eta pertsonaien arteko loturak eraikitzea izan da lanik gustagarriena"

Barbalot: "Preso gauzka ideologiak eta hari kateaturik dago gure jarduera osoa"

Juanjo Olasagarre: "Saiatu naiz, batez ere, mundu ikuskera bat ematen"

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)