Albisteak

Hitzen Uberan App, gure edukiak klik bakar batean

Deskargatu doan zure mugikorreanOstirala, 2017-06-09

Euskal Idazleen Elkarteak sustatu duen aplikazio berriari esker, gure edukiak inoiz baino eskuragarriago izango dituzu. Tablet-ean zein sakeleko telefonoan gure berri izan nahi baduzu, albiste honetan aurkituko duzu aplikazioa bereganatzeko esteka zuzena.

Oraintsu sareratu bada ere, Euskal Idazleen Elkartea iaz hasi zen Hitzen Uberan aplikazioa garatzen. Arrazoi ezberdinak tarteko, ezin izan da lehenago bistaratu. Baina dagoeneko literatur zale orok doan jaitsi dezake gure edukiez osaturiko aplikazioa.


Android eta iOS sistemetan

Android sistema eragilea duten telefono, tablet eta bestelako gailuek Google Play orrialdean eskura dezakete aplikazioa. Esteka zuzena, hementxe: Google Play.

iOS sistemadun telefono zein tablet gailuentzako, ondoko estekan dago aplikazioa eskuragarri: App Store.


Funtzio nagusiak

Aplikazioa eskuratu eta ireki orduko, Agenda ataleko deialdiak agertuko zaizkigu. Funtsezko informazioa baino ez: izenburua, tokia, eguna eta ordua. Deialdi jakin bati buruzko xehetasun gehiago jaso nahi duenak, nola ez, horretarako aukera izango du. Izenburuan klik egin eta instant batean agertuko zaio deialdiaren gaineko informazio osoa, irudiak barne.

Aplikazioa003

Baina Hitzen Uberan aplikazioaren ekarpena haratago doa. Baliabide berri honen bitartez, Albisteak, Elkarrizketak, Erreportajeak, Amuak eta Bideoak ataletako edukietara iristeko aukera dago.


Diruz lagundutako ekimena

Lan hau burutzeko, Euskal Idazleen Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du. Hitzen Uberan aplikazioaren garapen teknikoa aldiz, Dijitalidadeak burutu du.

Aplikazioa002

Aplikazioa zabaldu berritan, Agendako deialdiak bistaratuko ditu lehenbizi. Baina beste atal batzuetarako bidea ere eskaintzen du APP-ak.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)