Albisteak

Idazle Eskolan matrikulatzeko garaia

Asteazkena, 2017-10-11

Bi urteko graduondokoan izena emateko epea ostiralean amaituko da. Lehen saioa, urriaren 21ean izango da. Larunbatetan egingo dira saio presentzialak, Bergarako UNEDen. 

2003 urtean abiatu zen Idazle Eskola.  Ordutik hona, Eskolaren helburua hauxe izan da: euskaraz ongi idatzi eta ongi ulertua izateko trebatzea. Izena emateko epea urriaren 13an amaituko da eta eskolak urriaren 21an hasiko dira.

Urteotan hainbat idazle trebatu da Idazle Eskolan. Batzuk aipatzeagatik, Ione Gorostartzu, Yoseba Peña, Ainara Maia, Ekhiñe Egiguren, J.L. Mugertza, Maribel Aiertza...

Ikasturte honetan, Tere Irartortza, Itziar Gomez, Pako Aristi, Lander Garro, Tesa Andonegi eta Felipe Juaristi  arituko dira irakasle lanetan. 


Matrikulazio epea, amaitzear

Bi urteko graduondokoa da, Bergarako UNED eta Asmoz Fundazioak homologatua. Matrikula osatzeko epea ostiral honetan itxiko da. Xehetasun gehiago, esteka honetan: Idazle Eskola 2017/2018.


KarmeleIgartua

Karmele Igartua Sorkuntza Beka Saria

Film laburren gidoiak sarituko dira aurtengo edizioan. Gidoia fikziozkoa edo dokumental izaerakoa izan daiteke. Saria: 2.500 euro.

Antolatzaileak: Aretxabaletako Udala eta Bergarako Idazle Eskola. Xehetasun gehiago, ondoko estekan: Karmele Igartua Beka Saria.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)