Albisteak

Dani Fanoren txanda

Asteazkena, 2018-12-12

Komiki binetak, aldizkari zein liburu azalak, material didaktikorako egindako kolaborazioak, zirriborroak, inspiratzen duten elementuak... Dani Fanoren lana hobeto ezagutzeko aukera dago Ilustratzailearen Txokoan. Gaur hasi eta martxoaren 10era arte, Donostiako Aiete Kultur Etxean.

Komikilaria eta marrazkilaria izateaz gain, Xabiroi aldizkariaren koordinatzailea da. Gaur zabalduko den erakusketan, 90eko hamarkadatik gaur egun arte egindako lan esanguratsu batzuk batu ditu. Urteotan erabili dituen euskarri zein eta elementuen erakusgarri. "Dani Fanoren obraren bidez, gaur egungo komunikabideetako euskarrietan narrazio grafikoak duen garrantzia nabarmentzen da", Donostia Kulturatik aditzera eman dutenez.

90eko hamarkadaren amaieran ekin zion ilustratzaile gisa bere ibilbide profesionalari. Ikastolen Elkarterako material didaktikoa egiten hasi zen Urtxintxa, Eleanitz eta Txanela gisako egitasmoetan, Ttantxo, Txirritx eta Xango koloreztatuz. Komikigile gisa, umore grafikoaren alorrean eman zituen lehen urratsak. Gaur egun Xabiroi komiki aldizkaria koordinatzen du. Berriki, Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak komiki liburua plazaratu du Astiberri argitaletxearekin. Zortzi urteko lanaren emaitza izan da eta Migel Marmol El Salvadorreko Alderdi Komunistaren sortzailearen bizitza irudikatu du. Solaskide izan genuen Hitzen Uberan. Migel Marmoli buruzko elkarrizketa esteka honetan duzue irakurgai.


FanoErakusketa

Bisitak egiteko ordutegia

Ilustratzailearen Txokoa Donostiako Aiete Kultur Etxeko gune publikoan kokaturik dago. Bisita doan da.

Abenduak 12-20  

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30.

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Igandeak: 10:00-14:00.

Astelehenak eta jaiegunak (urtarrilak 20): itxita.

 

Urtarrilak 7-martxoak 10:

Abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra:

Asteartetik igandera: 10:00-14:00.

Larunbatak, urtarrilaren 5a eta 19a izan ezik: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Urtarrilak 5 eta 19: 10:00-14:00.

Astelehenak eta jaiegunak (urtarrilak 1 eta 6): itxita.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)