Albisteak

Ilustratzailearen Txokoan, Maguma

Asteartea, 2017-07-11

2015eko udan, Maguma ilustratzailea Indian izan zen. Tara Books argitaletxearekin batera proiektu bat lantzen aritu zen bertan. Egonaldi haren erakusgarri da God of Money liburua, aurten argitara eman duen liburua. Indian egin zituen marrazkiak eta zirriborroak ipini ditu Donostiako Aiete Kultur Etxeko Ilustratzailearen Txokoan ikusgai.

Arkitektoa formazioz, Magumak El País egunkarian plazaratu zituen bere lehen ilustrazioak. Bere lanak bestelako hedabideetan ere eman dira argitara. Courrier International, Forbes, Inside Housing, Reader’s Digest, El malpensante, El Español, Yorokobu, Panenka, Amanuta books eta Tara Books argitalpenetan, besteak beste.


Saritua izan den ilustratzailea

2013an, El sueño de Pandora album ilustratuarekin aipamen berezia jaso zuen Konpostelako Nazioarteko IV. Sarian. 2014an, SM Fundazioak bultzatutako Ilustrazioaren V. Katalogo Iberoamerikarrean parte hartzeko hautatu zuten. 2016an, ilustratzaile onenaren Kolibri Domina eman zioten La pobre viejecita liburuarengatik. Urte berean, Latin American Illustration sariaren irabazleetako bat izan zen.


Maguma2

Maguma, Ilustratzailearen Txokoan

Non: Donostiako Aiete Kultur Etxean.

Egunak: Ekainaren 28tik irailaren 17ra arte.

Ordutegia:Astelehenak eta jaiegunak itxita.

Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 (irailaren 6a arte, gero 16:00-20:30).

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Igandeak: 10:00-14:00.


Ilustratzaileen Txokoa, artista askoren aterpe

2012ko urrian zabaldu zenetik, hainbat ilustratzaile igaro da bertatik: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, “Marrazioak” topaketetako artistak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena “Mattin”, Ainara Azpiazu “Axpi”, Concetta Probanza,  Unai Zoco eta Begoña Durruty.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)