Albisteak

Irailaren 21etik 26ra izango da aurtengo ADEL antzerki laborategia

Asteazkena, 2020-09-16

Berandu baino seguru, irailean loratzen ari da udaberrian espero genuen kultur ekitaldi asko. Haien artean, Aulestin ospatzen den ADEL-Artedrama euskal laborategia, antzerkia ikasteko eta ikusteko aukerak uztartzen dituen kultur astea. Irailaren 18a bitarte egin daitezke emanaldiak ikusteko erreserbak.

Ikasle batzuetantzat astebetez elkarbizitza egin, eta hainbat adituren eskutik klase intentsiboak jasotzeko aukera. Haientzat guztientzat zein publikoarentzat oro har, euskaraz sortzen ari den teatroaren erakusleiho bat izateko aukera. Antolatzaileek zabaldu zituzten hitzak gogora ekarriz, "Itxaronaldiaren ostean, irailaren 21etik 26ra euskal antzerkiaren irla bilakatuko da Aulesti beste urte batez. Herriko txoko guztietan zabalduko da antzerkiaren lurrina eta aste batez hau usaindu eta berarekin jolas egiteko beta izango dugu".

Bost izango dira aurtengo irakasleak: Ander Lipus, Maika Etxekopar, Amancay Gaztaņaga, Ximun Fuchs eta Marina Suarez. Hauek, ordea, ikusi ahal izango diren lanak:

Irailak 21, astelehena

ATX teatroaren TOMIRIS.

Udal aretoan, 21:00etan.

Irailak 22, asteartea

Kamikaz kolektiboaren eta Ttak Teatroaren MATRIUSKA.

Udal aretoan, 21:00etan.

Irailak 23, asteazkena

Tripak kolektiboaren URRUNA.

Udal aretoan, 21:00etan.

Irailak 24, osteguna

Tartean teatroaren TABERNARIA.

Iruzubi lasaigunean, 21:00etan.

Irailak 25, ostirala

Tartean teatroaren EZ DOK HIRU "Akustikoa".

Frontoian, 22:00etan.

Irailak 26, larunbata.

Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia & Axut! konpainien ZALDI URDINA.

Frontoian, 22:00etan.

Sarrerak eta erreserbak

Sarrerak Aulestiko udaletxean hartu ahal izango dira, edo 94 6279006 telefonora deituta erreserbatu ahal izango dira irailaren 14tik 18ra 9etatik 14etara.

Bakoitzak gehienez 3 emanalditarako eta emanaldiko 2 sarrera hartu ahal izango ditu.

Izen-abizenak, kontaktatzeko zenbakia eta NAN zenbakia eman beharko dira hartzen den sarrera bakoitzeko.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)