Albisteak

Bada zer, non eta norekin irakurri

Hainbat irakurle taldek 2013ko egutegiaren berri eman diguteAsteartea, 2013-01-22

Batzuk urrian iragarri zituzten 2012-2013 ikasturteko deialdiak. Baina gehientsuenak 2013 urteari ekin berritan iragartzen hasi dira zein liburu hartuko dituzten hizpide. Albiste moduko honetan, irakurle talde batzuen agendak batu ditugu. Ez daude deialdi denak, baina albisteon agertzen direnak izan badira. Jon Alonsoren Zintzoen saldoan (Txalaparta), Pello Lizarralderen Orbanak (Erein) eta Rikardo Arregi Diaz de Herediaren Bitan esan beharra (Alberdania) dira lehen sei hilabete hauetan gehien aztertuak izango diren liburuak.


Gasteizko Irakurle Kluba

Urrian hasi ohi da Gasteizko Irakurle Klubaren "ikasturtea". Aurkezpen ekitaldia urriaren 4an egin zuten. Mikel Elortzak "LP bat poema" hitzaldia eskaini zuen. Ordutik gaur arte, Andrej Longo-ren Hamar (Pasazaite 2012), Harkaitz Canoren Twist (Susa 2011) eta Katherine Mansfield-en Ipuin hautatuak (Elkar 2011) liburuak izan dituzte hizpide. Aste honetan, Pablo Sastreren Gauzen presentzia (Elkar 2007) landuko dute. Hauxe da ekaina bitartean, Gasteiz aldean atondu duten egitaraua.

Urtarrilak 24 osteguna

Pablo Sastre, Gauzen presentzia, Elkar 2007.

Pablo Sastre, eskuartean Gauzen presentzia liburua duela.

 

Otsailak 28 osteguna

Alice Munro, Zorion handiegia, Meettok 2012.

Martxoak 21 osteguna

Sergi Pāmies, Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu, Txalaparta 2011.

Apirilak 25 osteguna

Ian McEwan, Hoben-ordaina, Igela 2012.

Maiatzak 30 osteguna?

Pello Lizarralde, Orbanak, Erein 2012.

Ekainak 27 osteguna

Rikardo Arregi, Bitan esan beharra, Alberdania 2012.

Koordinatzailea: Iban Zaldua.

Lekua: Gasteizko Kultur Etxea (Floridako ibilbidea, 9).

Ordua: 20:00.

Twitter kontua: @GastIraKluba


Bilboko Bidebarrieta liburutegiko tailerra

Iaz bezala, Beņat Sarasola arituko da koordinatzaile lanetan. Otsailaren 6an irekiko da izen-ematea eta tailerreko lehen saioa otsailaren 21ean izango da. Jon Alonsoren Zintzoen saldoan eleberria, mintzagai izango duten lehen eleberria.

Hauxe da ekaina bitarte paratu duten egitaraua. Ikusiko duzuen moduan, saio batzuetan autoreak berak hartuko du parte.

Otsailak 21 osteguna

Jon Alonso, Zintzoen saldoan, Txalaparta

Matxoak 7 osteguna

Arrate Egaņa, Paradisua, Elkar

Martxoak 21 osteguna

Pello Lizarralde, Orbanak, Erein. Autorea bertaratuko da.

Apirilak 11 osteguna

Birgit Vanderbeke, Muskuiluak afaltzeko, Pasazaite

(Itzultzailea, Ainhoa Irazustabarrena)

Apirilak 25 osteguna

Lourdes Oņederra, Eta emakumeari sugeak esan zion, Erein

Maiatzak 9 osteguna

Rikardo Arregi Díaz de Heredia, Bitan esan beharra, Alberdania

Autorea bertaratuko da.

Maiatzak 21 asteartea

Karlos Linazasoro (argazkian), Bertan goxo, Elkar

Ekainak 6 osteguna

Itxaso Araque, Damutzen ez direnak, Elkar

Autorea bertaratuko da.

Dinamizatzailea: Beņat Sarasola.

Lekua: Bilboko Bidebarrietako Liburutegia.

Ordua: 18:00-20:00.

Izen ematea: otsailaren 6tik 16ra.

Telelefonoz: 944162988.

Emailez: animacion@ayto.bilbao.net


Aukera ezberdinak Donostian

Donostiako Udal Liburutegiko irakurle taldea hilean behin elkartzen da. Iņigo Aranbarri idazleak egiten ditu dinamizatzaile lanak. Datorren astean egingo dute 2013ko lehen solasaldia. Donostia Kulturaren web orrian irakurri dugunez, David Vannen lan bat izango dute mintzagai: Juanjo Olasagarrek itzuli eta Denonartean argitaletxeak plazataratu duen liburu bat, Sukkwan irla izenekoa.

Zintzoen saldoan eta Bitan esan beharra dira urte hasiera honetan hizpide izango dituzten beste liburuak.

Literatur solasaldiak

Urtarrilak 28 astelehena

David Vann, Sukkwan irla, Denonartean

Otsailak 25 astelehena

Jon Alonso, Zintzoen saldoan, Txalaparta

Martxoak 18 astelehena

Rikardo Arregi Diaz de Heredia (argazkian), Bitan esan beharra, Alberdania

Dinamizatzailea: Iņigo Aranbarri

Lekua: Donostiako Liburutegi Nagusia, Ekitaldi Aretoa

(San Jeronimo Kaletik sartuta)

Ordutegia: 19:30.

Informazio gehiago: alderdieder_liburutegia@donostia.org

Informazioa: 943481488.


Literatura eta kafea

Maite Gonzalez Esnalek koordinatzen duen zikloa da hauxe. Arrate Egaņaren Paradisua izan zuten hizpide aurreko astean. Ogi hutsa eta Zu bezain ahul liburuak aztertuko dituzte martxoa bitarte iragarri dituzten saioetan.

Donostiako Lugaritz Kultur Etxean

Otsailak 11  astelehena

Mohamed Chuckri, Ogi hutsa, Igela

Martxoak 11  astelehena

Karmele Jaio, Zu bezain ahul,  Elkar

Dinamizatzailea: Maite Gonzalez Esnal

Lekua: Lugaritz KE

Ordua: 17:00

Informazio gehiago: lugaritzliburutegia@donostia.org

Informazioa: 943481488


Intxaurrondon, Itxaso Martin

Intxaurrondoko Kultur Etxean ere antolatu ohi dituzte literatur solasaldiak. Urtarrileko azken egunean, Itxaso Martin idazle donostiarraren Ni, Vera nobela izango dute aztergai.

Urtarrilak 31 osteguna 19:30ean, Ni, Vera, Itxaso Martin (argazkian).


Aste honetan, bi deialdi Iruņean

Zaldiko Maldikon elkartzen da irakurle talde bat. Ez dute urte hasierako egutegia finkatu oraindik. Dena den, aste honetan bertan Hedoi Etxarte eta Alain Urrutiaren Ihes ederra nobela grafikoa aztertuko dute: urtarrilaren 25ean ostirala, gaueko 20:00etan Iruņeko Zaldiko Maldikon.

Egun berean, Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean ipuin liburuaz solas egingo dute Txantreako Biltoki elkartean: urtarrilaren 25ean ostirala, 19:00etan hasita.


Miarritzen, Jon Arretxeren Griot hizpide

BTZ Irakur Kluba taldea hilean behin elkartzen da. Jon Arretxeren Griot (Erein) liburua aztertuko dute aste honetan. Urtarrilaren 26an larunbata, arratsaldeko 14.30ean, Miarritzeko Mediatekan.


Larrabetzun, "Literaturaz berbetan"

Gotzon Barandiaran idazleak koordinatzen du "Literaturaz berbetan" izeneko zikloa. Miarritzen bezala, Jon Arretxe idazlearen obra bat izango dute hizpide Larrabetzun. Kasu honetan, ordea, bere azken eleberrian erreparatu dute: 19 kamera (Erein). Otsailaren 21ean osteguna, Anguleri Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Liburuarekin ageri da ondoko argazkian.


Getariako hitzorduak

Harkaitz Canorekin Twist nobelaz jardungo dute urtarrilaren 31n osteguna Getariako Saiaz hotelean. Arratsaldeko 18:30etik aurrera eta, ohi bezala, Uxue Alberdi idazleak gidatuko du saioa. Ekaina bitarteko hitzorduak ere finkatuak dituzte. Otsailean Mikel Antzaren Atzerri, martxoan Eskarmentuaren paperak (Alberdania) eta Anjel Lertxundi egilea ere bertan izango da, apirilean Haragia (Eider Rodriguez, Susa), maiatzean Mussche eta Bitartean heldu eskutik liburuak aztertuko dituzte Kirmen Uribe idazlea lagun dutela. Azkenik, ekainean Ray Bradburyren Fahrenheit 451 liburua aztertuko dute Getarian.


Iurretan, udal liburutegiaren eskutik

Helduei zuzenduta dago Iurretako Irakurleen Kluba. Hau da prestatu duten menua.

Urtarrilak 23 asteazkena

Alice Munro, Zorion handiegia, Meettok

Itzultzailea: Nagore Tolosa (argazkian)

Otsailak 20 asteazkena

Yoseba Peņa, Hodeien adorea, Susa

Martxoak 13 asteazkena

Jane Teller, Ezer ez, Alberdania

Apirilak 24 asteazkena

Harkaitz Cano, Twist, Susa

Maiatzak 15 asteazkena

Itxaso Martin, Ni, Vera, Elkar

Ekainak 12 asteazkena

Jon Steinbeck, Saguak eta gizonak, Alberdania

Dinamizatzailea: Isa Castillo.

Lekua: Iurretako Udal Liburutegia.

Ordua: 19:00.

Haurrentzako Irakurketa Kluba Iurretan

Haurrentzako irakurketa kluba ere badute Iurretan antolatua. Ekaina bitartean, hauek dira haurren saioetara bertaratuko diren idazleak: Xabier Mendiguren, Andoni Egaņa, Bernardo Atxaga, Katixa Agirre eta Peru zein Txomin Magdalena.

Urtarrilak 29 asteartea, 17:00 (LH 3 maila) -18:00 (LH 4 maila)

Karakolaren barruan, Xabier Mendiguren.

Otsailak 19 asteartea, 17:00 (LH 3 maila) -18:00 (LH 4 maila)

Niri ez zait futbola gustatzen, eta zer? Andoni Egaņa.

Martxoak 19 asteartea, 17:00 (LH 3 maila) -18:00 (LH 4 maila)

Astakiloak transatlantiko batean, Bernardo Atxaga.

Apirilak 23 asteartea, 17:00 (LH 3 maila) -18:00 (LH 4 maila)

Patzikuren problemak, Katixa Agirre.

Maiatzak 21 asteartea, 17:00 (LH 3 maila) -18:00 (LH 4 maila)

Txomintxo eta Perutxoren abenturak, Peru eta Txomin Magdalena.


Durangoko Irakurle Txokoa

Ordutegia: 19:30

Otsailak 6 asteazkena Jane Teller, Ezer ez, Alberdania

Martxoak 6  asteazkena Sofí  Oksanen-Mía Rissanen, Garbiketa,  Alberdania-Erein

Apirilak 10 asteazkena Yoseba Peņa, Hodeien adorea,  Susa

Maiatzak 8 asteazkena Harkaitz Zubiri, Etxekalte, Susa (Idazlearekin saioan)

Ekainak 5 asteazkena Alice Munro, Zorion handiegia, Meettok


Markina  - Xemein  Irakurle Taldea

Ordutegia, 19:00

Otsailak 14 osteguna Itxaso Martin, Ni, Vera, Elkar  (Idazlearekin saioan)

Martxoak 14 osteguna Alice Munro, Zorion handiegia, Meettok

Apirilak 18 osteguna Charlotte Perkins-Gilman, Hormako paper horia, Edo!

Maiatzak 9 osteguna Leire Bilbao, Scanner, Susa (Idazlea saioan)

Ekainak 13 osteguna Jane Teller, Ezer ez, Alberdania


Pozokoetxe Kultur Etxea, Irakurle Txokoa

Ordutegia: 19:00

Otsailak 7 osteguna Arrate Egaņa, Paradisua, Elkar

Martxoak 7 osteguna Itxaso Martin, Ni, Vera, Elkar

Apirilak 11 osteguna Unai Elorriaga, Londres kartoizkoa da, Elkar

Maiatzak 2 osteguna Leire Bilbao, Scanner, Susa (Idazlea saioan)

Ekainak 6 osteguna Charlotte Perkins-Gilman, Hormako paper horia, Edo!


Hernaniko Udal Liburutegia, literatur solasaldiak

Otsailak 19 asteartea: Burbuilak, Irati Elorrieta. Alberdania

Martxoak 19 asteartea: Gauaren usaina, Andrea Camilleri, Erein

Apirilak 16 asteartea: Beste norbaiten zapatak, Garazi Kamio, Elkar

Maiatzak 21 asteartea: Azken tranbiaren itzala, Jose Inazio Basterretxea Polo, Elkar

Ekainak 18 asteartea:  Bränskint, Goizalde Landabaso, Txalaparta (Argazkian da egilea, liburua eskuetan duela)

Saio guztiak Hernaniko Udal Liburutegian.

Ordutegia: 19:30-21:00.

Gidaria: Ane Mayoz.


Badira gehiago

Hauek dira honoko albistean jaso ditugun deialdiak. Baina izan, badira irakurle talde gehiago. Horien deialdiak jasotzean erantsiko ditugu albiste honetan. Eta noski, Agenda atalean ere apailatuko ditugu, argitara eman ditugun hauekin batera. Talderen batek bere egutegiaren berri eman edo deialdirik argitaraturik ikusi nahi badu Hitzen Uberan, idatz dezala email bat helbide honetara: hitzenuberan@gmail.com

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)