Albisteak

Irati Jimenez eta Pettiren emanaldia Burlatan

Osteguna, 2018-01-11

Irati Jimenezek eta Pettik Nigan ispilu batean bezala emanaldia eskainiko dute bihar (urtarrilak 12, 20:00) Burlatako kultur etxean. (Argazkia: Literaturia).

Iazko Zarauzko Literaturian estreinatu zuten emanaldia, eta ondoren Donostian, Zumaian eta Elizondon. Donostiako Literaktumen grabatutako audioa duzue jarraian, hain zuzen ere, biharko emanaldirako amu gisa:

"Ispiluei buruz arituko dira liburu artean. Ispiluek dakiten guztia ikasten saiatzen, eta ez dakitena gozatzen. Izan ere, dakigula, ispilu bakar batek ere ez du oraindik musikarik egiten ikasi."

burlata irati petti

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)