Albisteak

'Iruña Hiria' nazioarteko poesia lehiaketa

Asteartea, 2018-03-27

Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarrekin antolatzen duten lehiaketa hamabigarren ediziora iritsi da (dena esatera, euskarazko modalitateak hirugarrena du aurten). Egile irabazleak 3.000 euro jasoko ditu eta bere lana argitaraturik ikusiko du. Adi egutegiari: lehiaketara aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketan, sari bana banatuko da gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan. Sari bakoitzak 3.000 euroko zuzkidura izanen du, lan sarituak Celya eta Denonartean argitaletxeetan argitaratuko dira eta irabazleek Iruñea irudikatzen duen eskultura bat jasoko dute.

Lanek –apirilaren 30eko 14:00ak bitarte aurkezten ahalko dira– oso-osorik argitaratu gabeak izan behar dute, bai eta aurretik egindako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere; halaber, ezinen da aldi berean parte hartu beste poesia-lehiaketa batean. Horrez gain, aurreko urteetan irabazle izandakoak ezin izanen dira aurkeztu. Gaia eta forma libreak izanen dira, eta luzera, 400 eta 800 bertsoren artekoa. Lanak posta ziurtatuaren bitartez igorriko dira Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña) edo posta elektronikoz ateneo@ateneonavarro.es helbidera, mezuari bi artxibo hauek atxikiturik: bata, egileen datuekin eta bestea, obrarekin. Sariaren epaia 2018ko ekainean emanen da argitara.


Oinarriak:

1. Pertsonak oro lehiatu daitezke, haien nazionalitatea edozein izanda, betiere aurkezten diren lanak gaztelaniaz edo euskaraz idatziak badira.

2. Aurkezten diren lanek oso-osorik argitaratu gabeak izan behar dute, bai eta aurretik epaia emandako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere; halaber, ezinen da parte hartzen aritu aldi berean beste poesia-lehiaketa batean. Aurreko urteetan irabazle izandakoak ezin izanen dira aurkeztu. Gaia eta forma libreak izanen dira, eta luzera, 400 eta 800 bertsoren artekoa.

3. Jatorrizko lanen lau ale aurkeztu behar dira, elkarrengandik bereizita eta DIN A-4 tamainan, orriak behar bezala zenbakiturik eta josita, grapatuta edo koadernatuta daudelarik.

Poemak tarte bikoitzean idatzita egonen dira, eta alde bakarretik mekanografiatuak.

4. Jatorrizko lanak ikurritz eta plikako sistemaren arabera aurkez daitezke. Azalean, izenburua eta ikurritza idatziko dira. Atxikitako gutun-azal itxi batean, honako datu hauek emanen dira: egilearen izen-abizenak, nazionalitatea, helbidea, nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia bat, harremanetarako telefono-zenbaki bat edota posta elektronikoa. Horrekin batera aurkeztu behar dira hala egilearen bibliografia –labur adierazita– nola agiri bat, egiaztatzeko lana ez dela beste ezein literatur lehiaketatan aurkeztu. Aurkeztutako lana ezin izanen da erretiratu lehiaketa egiten ari den bitartean.

5. Lanak aurkezteko epea deialdi publikoa egiten den egunean hasiko da, eta bukatu, 2018ko apirilaren 30eko 14:00etan, epea luzaezina izaki. Onartu eginen dira data hori baino lehenago edo egun horretan bertan frankeatutako lanak.

6. Aurkeztu beharreko lanak posta ziurtatuaren bitartez igorriko dira Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña, Nafarroa), gutun-azalean honako hau adierazita: IRUÑA HIRIA XII. Nazioarteko Poesia sarirako.

Halaber, posta elektroniko bidez ere igortzen ahalko dira ateneo@ateneonavarro.es helbidera, mezuari bi eranskin hauek atxikiturik: bata, egileen datuekin eta bestea, obrarekin.

7. Lehiaketako modalitate linguistiko bakoitzean sari bat emanen da, 3.000 euroko diru zuzkidura izanen duena. Kopuru horri legearen arabera dagokion PFEZ atxikiko zaio. Sariaren barruan dago, baita ere, lan saridunaren argitalpena eta Iruña hiria irudikatzen duen eskultura-pieza bat. Egileak konpromisoa hartzen du 2018ko azken hiruhilekoan eginen den sari-banaketara bertaratzeko. Ekitaldi horretara ez bertaratzea ezinbesteko arrazoiren batengatik baino ez da justifikatuko.

8. Hiru pertsonak osatuko dute Epaimahaia eta haien izenak sariaren epaia ematen denean emanen dira jakitera.

9. Saria eman gabe gera daiteke.

10. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da. Sariaren epaia 2018ko ekainean emanen da argitara, prentsaurreko bidez, Iruñeko Udaletxean.

11. Saririk jaso ez duten lanak ez zaizkie egileei itzuliko, eta suntsitu eginen dira epaia jendaurrean agertu eta bost eguneko epea igarotakoan.

12. Ez da harremanik izanen poesia-lehiaketara aurkeztu diren egileetako inorekin.

13. Iruña Hiria XII. Nazioarteko Poesia sarira lanak aurkezteak berekin ekarriko du egileek erabat onartzea oinarri hauek.


Lehiaketara aurkezteko azken eguna:

2018ko apirilaren 30ean.


Izena emateko tokia:

Nafar Ateneoa

Barañaingo etorbidea. 10, 1-A

31008 Iruñea

948 275 302


Informazio gehiagorako:

www.ateneonavarro.es

www.pamplonaescultura.es

www.iruñakulturada.eus

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)