Albisteak

Iruñean “Garaikide” egitaraua jarri dute martxan

Astelehena, 2017-09-11

Euskarazko taularatze, adierazpen modu eta idazkera eszeniko berritzaileen erakusleiho bat sortu asmoz, “Garaikide” izeneko ekimena jarri du martxan Iruñeko Udalak. Irailaren 29tik urriaren 25era antolatu dituzte ekitaldiak: antzerkia, dantza garaikidea, musika, eta oro har kategoria bakarrean sailkatzeari ihes egiten dioten lanak. (Argazkian: Horman Poster).

Honela azaldu dituzte antolatzaileek beren ekimenaren filosofia:

GARAIKIDE

Euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakustaldia

Euskararen erabilerak aspaldian erdietsi du garaikidetasuna. Poetak aipatzen zituen itsaso-bazterretxe eta mendi baserri oraindik biziez gain pausaleku berriak ditu egun.

Garaikidetasun modernoak bakarrik, bai arte eta kulturan nola ekonomian eta gizartean oro har, emanen dio etorkizunean bizirauteko behar dituen erabilera eremua eta erakarpen indarra.

Hona hemen garaikidetasun horren zenbait agerkari. On egin diezaguten.”

EGITARAUA:

-Irailak 29, ostirala

19:30. Iturramako Civivoxa.

ERTZA DANTZA KONPAINIA: Hariak

Prezioa: 5 €

 

-Irailak 30. Larunbata.

19:30. Iturramako Civivoxa

Banpiro MAITALEak (MURSEGO ETA AMORANTE)

Prezioa: 5 €

 

-Urriak 4, asteazkena.

20:00. Nafarroako Antzerki Eskola

METROKOADROKA KOLEKTIBOA & PEZ LIMBO: Miss Karaoke

Prezioa: 5 €

 

-Urriak 10, asteartea.

20:00. Nafarroako Antzerki Eskola

BEHEKO LARRAINE: Atte hil aurretik

Prezioa: 5 €

 

-Urriak 16astelehena

19:30Ziudadelako Arma Aretoa

VAIVÉN PRODUCCIONES SL: Treblinkara azken trena

Prezioa: 12 €

Goizeko eskola emanaldiak urriaren 16 eta 17an

(Gayarre Antzokia Fundazioarekin elkarlanean)

 

-Urriak 18, asteazkena.

19:30. Kondestable Civivoxeko Areto Gotikoa

IDURRE AZKUE ETA JOSEBA IRAZOKI: Dantzagurea

Prezioa: (zehaztu gabe)

 

-Urriak 25, asteazkena.

19:30. Kondestable Civivoxeko Areto Gotikoa

HORMAN POSTER: Iragan perfektua

Prezioa: (zehaztu gabe)

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)