Albisteak

"Itzal zaunka" liburuan oinarritutako kontzertu-irudikatua

Asteazkena, 2017-04-19

Itzal zaunka disko-liburu ilustratua dizplina artistiko ezberdinak lantzen dituzten hiru lagunen lanaren emaitza izan zen: Harkaitz Canoren testuak, Antton Olariagaren irudiak, Jexuxmai Lopetegiren kantak. Liburuan oinarritutako "kontzertu-irudikatua" eskainiko dute datozen asteetan, Jexuxmai eta Noizbehinka Bandaren musikarekin.

Itzal zaunka proiektuak hiru lengoaia artistiko elkartu zituen: hitza, irudia, musika. Disko-liburu ilustratuaren forma hartu zuen elkarlanak. Orain, euskarri berri bat gehituko zaio proiektuari: zuzenekoa.

"Kontzertu irudikatu" gisa aurkeztu dute egileek emanaldia, Jexuxmai eta Noizbehinka Bandaren musikarekin batera Iban del Campok sortutako bideoklipak egongo direlako. Oholtza gainean ere egongo da elkarlanik ere, lagun hauen lana ikusiko dugu oholtza gainean:

Zaunkari lantaldean: Harkaitz Cano, Antton Olariaga eta Jexuxmai Lopetegi. Iban del Campo sortutako bideoklipetan hainbat irudi mota proietatuko dira, haietako batzuetan Olariagaren irudiez gain Lorena Martinez ilustratzailearenak ere ikusi ahal izango dira. Donostiko emanaldian kolaboratzaile: Petti, Lidia Insausti eta Andrea Lopetegi.

Hauek izango dira lehen emanaldiak:

-Zarautz: apirilaren 21ean 22:00etan Modelo aretoan (sarrerak dagoeneko salgai Sanz Enean, 6 eurotan).

-Donostia: apirilaren 28an 20:00etan Antzoki Zaharrean (sarrerak hemen salgai).

Itzal-zaunka

Maiatzaren 6an Usurbilgo Sutegi aretoan eskainiko dute emanaldia, eta udazkenean hitzordu gehiago finkatzeko asmoa ere agertu dute.

Liburuari buruz

Ipuin grafiko batek eta hamaika kantuk osatzen dute argitalpen hau, Antton Olariagaren marrazkiek, Harkaitz Canoren hitzek eta Jexuxmai Lopetegiren musikaz josia. Txakur baten hausnarketek izatearen oinarrizko zalantza eta galderetara eramango dute irakurlea, bidaia zirraragarri baten barrena. Izan ere, lauzango existentzialista honen ahotsa ez da edozein bizangorenaren oso ezberdina. Txakurrak berak esana da: “Je suis un chien existentialiste”.

Ikus:

Azokaren uberan: komikiak eta album ilustratuak

Berria: Zaunka errarien itzalak

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)