Albisteak

Jan Fabre, gehiegikeriaren oinarrian dagoenaz

Asteazkena, 2018-09-05

Jan Fabre ezaguna da bere performance ikusgarriengatik, eta haien inguruko polemika sarri mediatikoengatik. Nachtboek (Gaueko egunerokoa) bi liburuek ordea, horren guztiaren oinarrian dagoena beste begi batzuekin arakatzeko aukera ematen dute.

Jan Fabre (Amberes, 1958) polemika hitzari loturik azaldu izan zaigu sarri, hala arlo eszenikoan (24 ordu irauten dituen Monte Olimpo obrako sexu eszenak, kasu; animalien erabilera del eta jasotako salaketak), zein arlo piktoriko eta eskultorikoan egindako lanetan (odola eta intsektuen gorpu zatien erabilera). Edozein modutan, Fabreren lanak performancearen begiradapean egin izan du aurrera, diziplina artistiko ezberdinen arteko mugak lausotu eta gainditu nahian.

Bere obra eszeniko eta plastiko zabalaren oinarrian dagoen bizi esperientzia ezagutzeko aukera ematen dute bere Nachtboek edo “gaueko egunerokoek”, gazteleraz Casmimiro argitaletxeak publikatuak bi liburukitan: Diario nocturno (1985-1991) eta Diario nocturno (1978-1984).

Probe zu Mount Olympus von Jan Fabre im Festspielhaus Berlin

Bere ibilbide osoan egunerokoa eraman du egileak, ustez gauero lerro bakan batzuk idatziz. Ariketak barru hustearen kutsua gainditzen du, eta oso hitz gutxirekin ate ugari zabaltzen ditu egileak, harrigarriro: bere bidean ezagututako artisten berri, sormen prozesuetako borrokak eta aurkikuntzak, bizitza pribatuari buruzko zertzeladak, sexuaren presentzia, arte eta kulturari buruzko gogoeta ia aforistikoak, emanaldien mundu birak… bizipen artistiko baten kronika dira liburu hauek, Fabre beraren ibilbidea ulertzeko gakoak emateaz gain, kulturaz begi garaikideekin gogoeta kritikoa egiteko aukera ematen dutenak.

Turku, 1985eko martxoaren 23a

(…)

Edertasuna subertsiboa izango da,

Edo ez da edertasunik izango”.

Amberes, 1985eko maiatzaren 10a.

“Hasiera berri bat.

Haustura une berri bat

(hori behar luke izan arte lan orok)”.

Granada, 1985eko maiatzaren 23a

Isabel La Catolica Teatroan aktuatuko dugu

Manuel LLanesen gonbidapenari esker.

Prentsaurrekoa gaizki atera zen. Bi kazetarik ospa egin zuten,

Nire ikuspuntu antifaxistengatik eskandalizatuak.

Gerora ulertu nuen udal egunkari horiek, eskumako zein

Eskuin muturreko ideologiak defendatzen zituztenak, jaialdiaren patrozinadoreak direla.

Espainia zaharrak muturra agertu du.

Beraz hemen bai izan naiz etsaiaren eremuan jokoan.

Nire misioa ahalik eta kalte poetikorik handiena sortzea da

Nire lanarekin!”

Erroma, 1985eko ekainaren 1a

(…)

“Artista bat ezin da sekula diplomatikoa izan.

Artista diktadore bat da.

Artista batek beti esan behar duelako ez, ez, ez, ez, ez, bai, ez, ez,

bai, ez, ez, ez eta bai.”

Amberes, 1985eko azaroaren 14a

“Artearen etsaia baldin bazara, orduan bizitzaren etsaia zara!

Kabroi amargatu eta ziniko bat zara, zeinak ez duen bizitzarekiko

batere enpatiarik. Eta ahaztu egin duena bizitza osoa oinarritzen dela itxurakerian,

irudimenean, ilusioan, teatroan eta artean”.

Liburu hauetan ikusi ahal izango da halaber, bere lanetan lan egiten duten performerrei buruz duen ikuspegia. “Edertasunaren gerlariak” deitu izan die beti. Honatx wikipediak dioena: “Bere antzerki konpainian izaera fuertea duten pertsonak onartzen ditu soilik. Inork ez du gustukoa duen ezer egiten, hori du urrezko araua. Frabrek bere performerrak kritikoak izatea exijitzen du, berarekiko eta haien artean. Fabrek izokinekin parekatu ohi ditu bere performerrak, prozesuan zehar korrontearen kontra igeri egin eta indartsuagoak bilakatzen direla sentitzen baitu.” Honatx, berriz, liburuko beste pasarte bat:

Turku, 1985eko martxoaren 25a

Desengainatua sentitzen naiz.

Emanaldia eskasa izan zen eta nire aktore etra dantzariak ez ziren inspiratuak egon.

Solasaldi luzea izan nuen ondoren haiekin teatroaren jaiotza

Eta heriotzari buruz.

(logikoa da, etengabe entrenatu behar dituzu zure edertasunaren

gerlariak, bestela aktore eta dantzari erdipurdikoen

trikimailuetan jauziko baitira.)

2014an Jan Fabreren Preparatio mortis pieza eskaini zuten Bilboko Alhondegian:

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)