Albisteak

Joxan Artze: "Ongi esana bada eta ederki esana bada, bihotzeraino iristen da"

Ostirala, 2018-01-12

Joxean Artze poeta eta musikaria zendu da gaur. Dolumin mezu ugari topatuko dituzue hedabide nagusietan eta sare sozialetan. Duela urte batzuk Sautrela telebista saioan eskaini zuen elkarrizketa berreskuratu dugu.

Joxan Artze Ez dok Amairu taldearen eta Baga, Biga, Higa sentikariaren eragile nagusienetakoa izan zen, eta bere anaia Jesus Marirekin batera txalapartaren erabilera modernoa sustatu zuen. "Poesia plazara, eszenariora eraman duen lehen poeta izan da, eta bizitza literariotik eta eztabaidetatik urrundua egon da beti", Koldo Izagirrek hala definitu zuen 2000. urtean eskaini zion Poesia Kaieran (Susa).

'Isturitzetik Tolosan barru' liburuaren berrargitalpenean, Joxan Artzek elkarrizketa eskaini zion Sautrela telebista saioari. Ondoko bideoan duzue ikusgai eta entzungai.

 

 

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)