Albisteak

Julen Gabiria Irakurrieran irratsaioan

Asteazkena, 2019-05-08

Leire Palaciosek Julen Gabiria elkarrizketatu du Irakurrieran irratsaioan, Neil Gaiman-en Coraline liburuaren itzulpenaren harira. Entzun jarraian saioa osorik.

Sinopsia:

Coralinek etxe berria estreinatzen duenean, bertako txoko guztiak ikertuko ditu eta ate guztiak ireki: 13 zabaltzen dira, baina 14.ak adreiluzko pareta bat dauka atzean. Halako batean, ordea, ate hori ere gurutzatzea lortuko du, eta berearen berdina den etxe bat topatuko du korridorearen beste aldean. Berdina eta ia-ia hobea: gozoagoa da janaria, ugariagoak jostailuak… eta badira beste aita bat eta beste ama bat ere, bere gurasoen antzekoak, bera han betiko geratzea nahi dutenak.

Neil Gaiman Ingalaterran jaio zen 1960an eta Estatu Batuetan bizi da gaur egun. Gazte nahiz helduentzako eleberriak, komikiak eta zinemarako gidoiak idatzi izan ditu, eta bere lanek oihartzun itzela izan dute. Hauxe da euskaratzen zaion lehen eleberria.


Irudiak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)