Albisteak

Kalakan Amaia Hennebutte idazlearekin

Asteazkena, 2017-11-01

Amaia Henebutte idazlea Nekatoenean da egunotan. Hendaiako etxean hilabeteko egonaldia egiteko hautatua izan zen eta bertan ari da lanean. Ostegun honetan, bere proiektuaren berri emango du.

 

“Haur poesia aldarrikatu, asmatu eta plazaratu nahi dut”, Amaia Henebuttek berak aditzera eman duenez. Haurrentzat, bai, baina idazleak dio sortuko dituen bildumetan 103 urte arteko “gazteak”ere hartuko dituela kontuan.

Lanbidez irakasle da Amaia Henebutte, baina idazle, ikusgarri-sortzaile eta marrazkilari ere bada. Haurrengandik gertu, txikienentzako poesia idatzi du maiz. Liburu asko eman ditu argitara eta ikusgarri askotan hartu du parte.


 Azaroak 2 osteguna

Kalakan Amaia Hennebutte idazlearekin 

Solasaldia 18:00etan hasiko da, Nekatoenean bertan.

Aurrez izena ematea komeni: 06 72 62 59 82 / alasarte@hendaye.com

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)