Albisteak

Kattalin Miner, Miren Gorrotxategi eta Mari Luz Esteban Irakurrieranen

Ostirala, 2017-07-14

Uztailean zehar Irakurrieran irratsaioko kideek egin dituzten elkarrizketak ekarriko ditugu gogora. Gaur hiru elkarrizketa berri dituzue entzungai: Kattalin Miner Nola heldu naiz ni honaino liburuaren harira,Miren Gorrotxategi 33 ezkil liburuaren harira, Mari Luz Esteban

Denboraldi berezia izan da 2016-17koa Irakurrieran irratsaioarentzat: martxoan 300. saioa aireratu zuten (Harkaitz Canori egin zioten elkarrizketa) eta hasieratik Gotzon Barandiaranekin batera esatari izan den Edorta Jimenezek agur esan dio bertako mikrofonoari, Leire Palaciosek hartu duelarik bere lekua. Irakurrieran saioa Bizkaia Irratian eskaintzen da, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik.

Irakurrieran atalean topatuko dituzue audio guztiak.

Azken berrien loturak Hitzen Uberanen:

Kattalin Miner: Nola heldu naiz ni honaino

Miren Gorrotxategi: 33 ezkil

Mari Luz Esteban: Feminismoa eta politikaren eraldaketak

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)